Alderdi politikoek aurkeztu dituzte udal eta foru hauteskundeetarako hautesle zerrendak
zerrendak, tartean, Goierriko 22 herrietakoak. PP da Goierriko herri guztietan aurkeztuko den bakarra. EAk, Alternatibak eta independeenteek osatutako Bildu koalizioak berriz, 15 herritan osatu ditu zerrendak; baita PSE-EEk ere. EAJ zazpi herritan aurkeztuko da bere kabuz, Ezker Batua eta Aralar bosna herritan eta Hamaikabat! beste hirutan. Azkenik, hamalau herritan zerrenda independenteak aurkeztu dituzte, horietako sei herri zerrendak izan dira. Maiatzaren 6an hasiko da kanpaina.
Bestalde, Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuaren bozemaileak gaur jakinarazi du Estatuaren abokatuari baimena eman diotela, “behar izanez gero”, Bilduren hauteskundeetarako zerrendak inpugnatu ditzan. Emandako baimenarekin 2003ko martxoaren 23an Auzitegi Gorenak eman zuen epaiaren eraginkortasuna bermatu nahi du Espainiako Gobernuak. Epai horrek HB-EH-Batasunaren ondorengo alderdi, erakunde edo koalizio eta zerrendei hauteskundeetara aurkezteko debekua ezarri zuen. “Zerrendak aztertzen ari gara”, esan du Perez Rubalcabak. Gainera, atzo Poliziak bere txostena Fiskaltzari eta Estatuaren abokatuari bidali ziela jakinarazi du. Zerrendak inpugnatzen badituzte, Auzitegi Gorenera joango da auzia, eta horrek erabaki beharko du; erabakia Auzitegi Konstituzionalak berretsi beharko du.
Bere aldetik, Bildu koalizioko ordezkariek erabaki hori “onartezina” dela esan eta euren kontrako “sorgin ehiza” salatu dute. Bilduren zerrendek zilegitasun osoa dutela azaldu dute, “giza eskubideen defentsan ibilbide argia duten bi alderdiren koalizioa delako, eta biolentzia erabat errefusatzen dutelako”. Gobernuaren susmoak ez duela oinarri juridikorik esan du, eta jazarpen politiko eta ideologikoa salatu dute.
Hauteskundeetarako atzera kontua hasi da dagoeneko. Gaur argitaratu dituzte udal eta foru hauteskundeetarako hautetsien