Film laburren lehiaketa antolatu dute
Euskarazko komunikazioa eta elkarbizitza bultzetzeko asmoz, Beasaingo film laburren lehiaketa antolatu dute Akkua eta taZEBAez enpresek. Txapelketan Beasaingo ikastetxeetan ikasten duten D.B.Hko 3. eta 4. mailetako eta batxilergoko ikasleek parte h...
Euskarazko komunikazioa eta elkarbizitza bultzetzeko asmoz, Beasaingo film laburren lehiaketa antolatu dute Akkua eta taZEBAez enpresek. Txapelketan Beasaingo ikastetxeetan ikasten duten D.B.Hko 3. eta 4. mailetako eta batxilergoko ikasleek parte hartu dezakete. Baita 19 eta 25 urte arteko Euskal Herriko gainerako gazte guztiek ere.
Film laburren lehiaketaren helburua elkarbizitza, lankidetza eta talde lana bultzatzea da. Parte hartzaileen autonomia lantzea eta garatzea ere bada asmoa. Taldean edo banaka aurkeztu ahalko dira lanak, eta partaide bakoizak, laburmetraia grabatzerakoan bizitakoa kontatu beharko du.
Lanak maiatzaren 23a baino lehen bidali behar dira DVDan Irungo (Gipuzkoa) Hendaya kaleko 8. zenbakira. Derrigorrezkoa izango da lan guztiak euskaraz eginda egotea. DVDarekin batera zuzendariaren NAN-aren fotokopia eta inskripzio fitxa bidali behar dira.
Gehienez hamabost minutu
Antolatzaileek azaldu dutenez, laburmetraiak formatu digitalean aurkeztu behar dira. Mutuak edo soinuarekin egindako lanak izan daitezke, eta gaia eta generoa norberak aukera ditzake. Baina lan guztiek, gehienez ere, hamabost minutuko luzeera izan dezakete.
Talde edo banako bakoitzak lan bakarra aurkeztu dezake, eta derrigorrezkoa izango da istorio bat kontatzea. Irudia kalitatezkoa izatea beharrezkoa izango da. Lehiaketari buruzko informazio gehiago, hainbat laburmetrai eta inskripzio orria, beasaingofilmlaburrenlehiaketa.wordpress.com helbidean daude.