Tradizioan oinarritua
Bihar eta etzi egingo dituzte Seguran Aste Santuko prozesioak. Aldez aurretik lan asko egin behar izan duten arren, jada dena prest dago. 250-300 lagun inguruk parte hartuko dute aurten ere, haurrek zein helduek. Horietatik asko fededunak dira, baina beste asko ez. Garbi dago beraz, fedeaz haratago, beste hainbat arrazoiek bultzatzen dutela segurar asko prozesioan irtetzera. Gipuzkoan egiten ziren prozesioetatik urteen joanean mantendu den bakarrenetakoa da Segurakoa. Noiz hasi ziren egiten ez dakite zehazki, baina XVII. mendeko lehenengo hamarkadan dago dokumentatuta Segurako Aste Santua. Ordutik aldaketa bat edo beste izan dira (lehen adibidez Ostegun Santu gauean ateratzen ziren bakarrik) baina oinarrian bere horretan jarraitzen du. Jesus giltzapetu Bihar, Ostegun Santu Eguna, udaletxetik txistulariak, penitenteak, nazarenoak eta soldadu erromatarrak atera eta elizara abiatuko dira, funtzioan parte hartzeko helburuarekin. Mezari 17:00etan emango diote hasiera. Bertan, Jesus giltzapetuko dute eta sagrarioko giltza Segurako alkateari ezarriko diote lepotik zintzilik. Giltza berak izango du Ostiral Santu Egunean Jauna hartu eta aldarera eramaten duten arte. Meza ondoren, 18:15etan emango diote hasiera prozesioari, eta Segurako kaleak zeharkatuko ditu. Urteetako ohiturari jarraituz, Jauna giltzapetuta dagoen bitartean bela egingo diote. Osteguneko prozesioaren ondorenean sakristian egingo dute zozketa, eta modu horretan antolatuko dituzte bela egiteko txandak. Ostiral Santuko prozesioa Etzi nazarenoak, [...]
Bihar eta etzi egingo dituzte Seguran Aste Santuko prozesioak. Aldez aurretik lan asko egin behar izan duten arren, jada dena prest dago. 250-300 lagun inguruk parte hartuko dute aurten ere, haurrek zein helduek. Horietatik asko fededunak dira, baina beste asko ez. Garbi dago beraz, fedeaz haratago, beste hainbat arrazoiek bultzatzen dutela segurar asko prozesioan irtetzera.
Gipuzkoan egiten ziren prozesioetatik urteen joanean mantendu den bakarrenetakoa da Segurakoa. Noiz hasi ziren egiten ez dakite zehazki, baina XVII. mendeko lehenengo hamarkadan dago dokumentatuta Segurako Aste Santua. Ordutik aldaketa bat edo beste izan dira (lehen adibidez Ostegun Santu gauean ateratzen ziren bakarrik) baina oinarrian bere horretan jarraitzen du.
Jesus giltzapetu
Bihar, Ostegun Santu Eguna, udaletxetik txistulariak, penitenteak, nazarenoak eta soldadu erromatarrak atera eta elizara abiatuko dira, funtzioan parte hartzeko helburuarekin. Mezari 17:00etan emango diote hasiera. Bertan, Jesus giltzapetuko dute eta sagrarioko giltza Segurako alkateari ezarriko diote lepotik zintzilik. Giltza berak izango du Ostiral Santu Egunean Jauna hartu eta aldarera eramaten duten arte. Meza ondoren, 18:15etan emango diote hasiera prozesioari, eta Segurako kaleak zeharkatuko ditu.
Urteetako ohiturari jarraituz, Jauna giltzapetuta dagoen bitartean bela egingo diote. Osteguneko prozesioaren ondorenean sakristian egingo dute zozketa, eta modu horretan antolatuko dituzte bela egiteko txandak.
Ostiral Santuko prozesioa
Etzi nazarenoak, penitenteak eta soldadu erromatarrekin batera aingeruak, San Migel, apaizak eta udal ordezkariak udaletxetik elizara joango dira. Funtzioaren ondoren, Jaunaren Nekaldiaren ospakizuna, Gurutzetik jaistea antzeztuko dute parrokian. Ondoren, 18:15etan egingo dute prozesioa.
Hona egitaraua:
Bihar, Ostegun Santua
-17:00. Azken Afariko meza.
-18:15. Prozesioa.
Etzi, Ostiral Santua
-08:00. Gurutz bidea Santa Engrazitik komentura.
-16:30. Gurutzetik jaistea.
-18:15. Prozesioa.
Larunbat santua
-21:30. Meza Santua komentuan.
Igandea, Pazko Eguna
-11:00. Meza Santua komentuan.