Trenbide parkea berrituko dute oporren ondoren
Aste Santuko oporren ondoren, Trenbide parkea berrituko dute. Jolasguneko jokoak margotuko dituzte eta zorua berrituko dute, gaur egungo goma losak kenduz eta zoru jarraia jarriz. Lanak apirilaren 26an, asteartea, hasiko dira, eta eguraldiak laguntzen ...
Aste Santuko oporren ondoren, Trenbide parkea berrituko dute. Jolasguneko jokoak margotuko dituzte eta zorua berrituko dute, gaur egungo goma losak kenduz eta zoru jarraia jarriz. Lanak apirilaren 26an, asteartea, hasiko dira, eta eguraldiak laguntzen badu, sei eguneko epean amaituta egongo dira. Lanek irauten duten bitartean jolas parkea hesituta egongo da, eta ezingo da sartu.