Zegamako turismo bulegoak bi bisita gidatu antolatu ditu Aste Santurako
Zegamako turismo bulegoak bi bisita gidatu antolatu ditu Aste Santurako, bata San Adriango kobara eta bestea, keramikaren ibilbidera. Ostiralean San Adriango kobara joango dira, goizeko bederatzietan Zegamako turismo bulegotik abiatuta. Ibilaldian parte hartzen dutenek, historiaurretik gaur egun arte San Adriango kobak izan duen garrantzia ezagutzeko aukera izango du. Erdi Aroan, Gaztelako erreinua kostaldearekin lotzen zuen errege bide nagusian zehar ibiliko dira, eta bide horrekin lotutako galtzada eta gotorlekuaren aztarnak ere ikusiko dituzte. Zegamako turismo bulegoko kideek jakitera eman dutenez, horretarako Aranzadi Zientzia Elkartekoek egin dituzten indusketetan oinarrituko dira. Bisita gidatu horrek hiru orduko iraupena izango du. Turismo bulegokoen arabera, helduek lau euro ordaindu behar dituzte eta haurrek berriz, hiru. Ibilaldian parte hartu nahi dutenek mendiko botak eta hamaiketakoa eraman behar dituzte. Keramikaren ibilbidean zehar Larunbatean keramikaren ibilbidean barrena egingo dute bisita gidatua. Turismo bulegokoek esan dutenez, bisita gidatu horren helburua Zegamak keramikarekin eta teilagintzarekin izan duen lotura erakustea da, Zegama buztingintza zentro garrantzitsu izan baita XIX.mendetik aurrera. «Horren erakusgarri ditugu Intxausti keramika errota eta Altzibargo teileria», diote turismo bulegokoek. Keramika ibilbidera joateko Zegamako turismo bulegoan jarri dute hitzordua, goizeko hamaiketan. Bi orduko iraupena izango du bisita gidatuak. Helduek hiru euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek bi euro. Ibilaldi horietara joan [...]
Zegamako turismo bulegoak bi bisita gidatu antolatu ditu Aste Santurako, bata San Adriango kobara eta bestea, keramikaren ibilbidera.
Ostiralean San Adriango kobara joango dira, goizeko bederatzietan Zegamako turismo bulegotik abiatuta. Ibilaldian parte hartzen dutenek, historiaurretik gaur egun arte San Adriango kobak izan duen garrantzia ezagutzeko aukera izango du.
Erdi Aroan, Gaztelako erreinua kostaldearekin lotzen zuen errege bide nagusian zehar ibiliko dira, eta bide horrekin lotutako galtzada eta gotorlekuaren aztarnak ere ikusiko dituzte. Zegamako turismo bulegoko kideek jakitera eman dutenez, horretarako Aranzadi Zientzia Elkartekoek egin dituzten indusketetan oinarrituko dira.
Bisita gidatu horrek hiru orduko iraupena izango du. Turismo bulegokoen arabera, helduek lau euro ordaindu behar dituzte eta haurrek berriz, hiru. Ibilaldian parte hartu nahi dutenek mendiko botak eta hamaiketakoa eraman behar dituzte.
Keramikaren ibilbidean zehar
Larunbatean keramikaren ibilbidean barrena egingo dute bisita gidatua. Turismo bulegokoek esan dutenez, bisita gidatu horren helburua Zegamak keramikarekin eta teilagintzarekin izan duen lotura erakustea da, Zegama buztingintza zentro garrantzitsu izan baita XIX.mendetik aurrera. «Horren erakusgarri ditugu Intxausti keramika errota eta Altzibargo teileria», diote turismo bulegokoek.
Keramika ibilbidera joateko Zegamako turismo bulegoan jarri dute hitzordua, goizeko hamaiketan. Bi orduko iraupena izango du bisita gidatuak. Helduek hiru euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek bi euro.
Ibilaldi horietara joan nahi duenak aurrez izena eman behar du, Zegamako turismo bulegora deituta (943 80 21 87) edota aizkorribidean@aizkorri.net helbidera idatzita.