Zorrotzeko langileek protestan jarraitzen dute Itxiera salatuz
Legazpiko Zorrotz enpresako langileek lantokiaren itxieraren aurkako protestan jarraitzen dute. 64 langileri etengo diete kontratua. Langileek bidali duten ohar batean diotenez «Etxeberria-Lizarazu familiak orain dela bi urte utzi zuen enpresaren kudeaketa, eta ez zien langileen ordezkariei komunikatu, ez kudeaketa utzi zutenik, ez fabrika isteko asmoa zutenik». Ugazabak «denbora guztian gezurretan» ibili direla salatu dute, «enpresari bultzada berri bat emango ziotela eta berau zuzendu eta buru izateko gaitasuna eta gogoak bazituztela esanez». Bost hilabetetik hona Duela bost hilabete, egoera «benetan jasanezina zenean, nagusiek konkurtso-legearen beharra jarri zuten mahai gainean». Orduan jabetu ziren langileak enpresa itxiko zutela. «Familia hau aurreko krisialdian aberastu zen, gaur egungo Zorrotz enpresaren ondarea, 5.400.000 euroan baloratua, 35.000.000 pezetetan eskuratu baitzuten». Honetan «instituzioen laguntza» izan zutela azaldu dute, «langileoi ere Zorrotzen proiektuarekin bat egiteko eskatu zitzaigun, soldatak jaitsiz, aparteko pagaren bat ez kobratuz eta ordu batzuk kobratu gabe lan eginez». Langileen ustetan «familiak bazekien zertan ari zen, izan ere, pabiloi eta bulegoak Placas y Moldes izeneko enpresa baten izenean jarri zituzten». Orain, langileak «inongo kalte-ordainetarako eurorik jarri gabe» kaleratu nahi dituztela salatu dute, «pabilioi eta bulegoak eurentzat hartuz». Langileek soldata berme funtsak (FOGASA) ordaintzen duen kalte-ordaina jasoko dutela azaldu dute. «Honek ez dakar urteko 20 eguneko ordainik ere» [...]
Legazpiko Zorrotz enpresako langileek lantokiaren itxieraren aurkako protestan jarraitzen dute. 64 langileri etengo diete kontratua.
Langileek bidali duten ohar batean diotenez «Etxeberria-Lizarazu familiak orain dela bi urte utzi zuen enpresaren kudeaketa, eta ez zien langileen ordezkariei komunikatu, ez kudeaketa utzi zutenik, ez fabrika isteko asmoa zutenik». Ugazabak «denbora guztian gezurretan» ibili direla salatu dute, «enpresari bultzada berri bat emango ziotela eta berau zuzendu eta buru izateko gaitasuna eta gogoak bazituztela esanez».
Bost hilabetetik hona
Duela bost hilabete, egoera «benetan jasanezina zenean, nagusiek konkurtso-legearen beharra jarri zuten mahai gainean». Orduan jabetu ziren langileak enpresa itxiko zutela.
«Familia hau aurreko krisialdian aberastu zen, gaur egungo Zorrotz enpresaren ondarea, 5.400.000 euroan baloratua, 35.000.000 pezetetan eskuratu baitzuten». Honetan «instituzioen laguntza» izan zutela azaldu dute, «langileoi ere Zorrotzen proiektuarekin bat egiteko eskatu zitzaigun, soldatak jaitsiz, aparteko pagaren bat ez kobratuz eta ordu batzuk kobratu gabe lan eginez». Langileen ustetan «familiak bazekien zertan ari zen, izan ere, pabiloi eta bulegoak Placas y Moldes izeneko enpresa baten izenean jarri zituzten».
Orain, langileak «inongo kalte-ordainetarako eurorik jarri gabe» kaleratu nahi dituztela salatu dute, «pabilioi eta bulegoak eurentzat hartuz». Langileek soldata berme funtsak (FOGASA) ordaintzen duen kalte-ordaina jasoko dutela azaldu dute. «Honek ez dakar urteko 20 eguneko ordainik ere» diote.
Egoera hau ikusirik, langile talde batek Zorrotz Legazpi S.L. izeneko enpresa berri bat sortu du. «Etxeberria-Lizarazu familiak pabiloia alokairuan utziko die, hauek oraindik dituzten hipoteka zorrak kitatzeko». Amaituz, langileek ugazabak «merezi duten tokian» jartzeko eskatu diete herritarrei, «gure artean, jende normalaren artean, ez behintzat».