Biok Ordiziak igoera faserako pauso garrantzitsua eman du, etxean irabazita
Biok Ordizia saskibaloi taldeak garaipen garrantzitsua lortu du gaur etxean, sailkapeneko bigarren postuan dagoen Zarautzi 66 eta 59 irabazita. Igoera fasea jokatzeko postuetako borrokan dabiltza ordiziarrak eta pauso handia eman dute gaur. Zaleen babesa ere izan dute bi taldeek eta Majori kiroldegiko harmailan ehundik gora lagun bildu dira. Partida gogorra eta parekatua izan da, emozio handikoa. Aurreneko bi laurdenetan paretsu ibili dira bi taldeak; bost puntuko aldea ere atera dio Ordiziak Zarautzi zenbait unetan, baina atzera berdintzea lortu dute bisitariek. Hirugarren laurdenean atzetik ere joan dira etxekoak, baina 50 eta 49 aurretik zirela bukatu dute. Azken laurdenean erabaki da dena. Ordiziarrek ondo jokatu dute eta huts egiteak bi taldeen partetik etorri badira ere, Ordiziak gehiago asmatu du. Tentsio uneak eta eztabaidarako jokaldiak ere izan dira tartean. Bi minuturen faltan, Zarautzen aldeko hiru falta adierazi ditu epaileak, baina hauek ez dute aukera aprobetxatu. Bi kontraerasotan berriz ere aldea ateratzea lortu du Ordiziak eta azkenean, 66 eta 59 nagusitu dira.
Biok Ordizia saskibaloi taldeak garaipen garrantzitsua lortu du gaur etxean, sailkapeneko bigarren postuan dagoen Zarautzi 66 eta 59 irabazita. Igoera fasea jokatzeko postuetako borrokan dabiltza ordiziarrak eta pauso handia eman dute gaur. Zaleen babesa ere izan dute bi taldeek eta Majori kiroldegiko harmailan ehundik gora lagun bildu dira.
Partida gogorra eta parekatua izan da, emozio handikoa. Aurreneko bi laurdenetan paretsu ibili dira bi taldeak; bost puntuko aldea ere atera dio Ordiziak Zarautzi zenbait unetan, baina atzera berdintzea lortu dute bisitariek. Hirugarren laurdenean atzetik ere joan dira etxekoak, baina 50 eta 49 aurretik zirela bukatu dute.
Azken laurdenean erabaki da dena. Ordiziarrek ondo jokatu dute eta huts egiteak bi taldeen partetik etorri badira ere, Ordiziak gehiago asmatu du. Tentsio uneak eta eztabaidarako jokaldiak ere izan dira tartean. Bi minuturen faltan, Zarautzen aldeko hiru falta adierazi ditu epaileak, baina hauek ez dute aukera aprobetxatu. Bi kontraerasotan berriz ere aldea ateratzea lortu du Ordiziak eta azkenean, 66 eta 59 nagusitu dira.