Blusek kolorez bete dute Lazkao, festetako koadrilen egunean
Uda giroa lagun dutela atera dira kalera Lazkaoko koadrila eta lagun taldeak. Blusa koloretsuak soinean jantzita, poteoan ibili dira goiz-eguerdi partean, Incansables txarangaren doinuekin batera. Eguerdian bazkariak izan ohi dituzte gehienek, eta arratsaldean jarraituko du festak. Gauean, kontzertuak izango dituzte, Sorkun eta Reincidentes taldeekin. Goizeko beste ekitaldia, 68. San Prudentzio txirrindulari lasterketa izan da. Azysa taldeko Jorge Martinek irabazi du etapa. Proba hori ordea, Gipuzkoako txapelketarako ere baliagarria zen, eta gaurko etaparen ondoren, Ugaitz Artolak irabazi du txapela nagusia. 23 urtez azpikoetan berriz, Antton Ibargurenentzat izan da saria. Gaur, festen agurra Biharko egunarekin agurtuko dituzte San Prudentzio jaiak lazkaotarrek. Goizean igeri lehiaketa izango da kiroldegian eta eguerdian, bakailo lehiaketa plazan. Kaleko giroa alaitzeko, Sugarri fanfarrea ibiliko da kalez kale eta 16:00etan, toka lehiaketa herrikoia egingo dute. Azkenik, arratsaldeko seietan, haurren danborrada egingo dute, San Prudentzio auzotik abiatuta, plazaraino. Eguna bukatzeko, Zonbin Blai taldearen kale animazioa izango dute.
Uda giroa lagun dutela atera dira kalera Lazkaoko koadrila eta lagun taldeak. Blusa koloretsuak soinean jantzita, poteoan ibili dira goiz-eguerdi partean, Incansables txarangaren doinuekin batera. Eguerdian bazkariak izan ohi dituzte gehienek, eta arratsaldean jarraituko du festak. Gauean, kontzertuak izango dituzte, Sorkun eta Reincidentes taldeekin.
Goizeko beste ekitaldia, 68. San Prudentzio txirrindulari lasterketa izan da. Azysa taldeko Jorge Martinek irabazi du etapa. Proba hori ordea, Gipuzkoako txapelketarako ere baliagarria zen, eta gaurko etaparen ondoren, Ugaitz Artolak irabazi du txapela nagusia. 23 urtez azpikoetan berriz, Antton Ibargurenentzat izan da saria.
Gaur, festen agurra
Biharko egunarekin agurtuko dituzte San Prudentzio jaiak lazkaotarrek. Goizean igeri lehiaketa izango da kiroldegian eta eguerdian, bakailo lehiaketa plazan. Kaleko giroa alaitzeko, Sugarri fanfarrea ibiliko da kalez kale eta 16:00etan, toka lehiaketa herrikoia egingo dute. Azkenik, arratsaldeko seietan, haurren danborrada egingo dute, San Prudentzio auzotik abiatuta, plazaraino. Eguna bukatzeko, Zonbin Blai taldearen kale animazioa izango dute.