Gaita doinuekin eta pulpoa dastatuz hasi dute galiziar festa Beasainen
Galiziar kulturaren eta gastronomiaren erakustoki bihurtu da Beasain. Atzo arratsaldetik bihar arte, galiziar festa ospatzen ari dira, Loinazko San Martin plazaren azpian. Udalak, Plazape tabernak eta Ehunmilak probaren antolatzaileek prestatu dute festa, Pulpalia enpresarekin batera. Gaur goizean, pulpoa eta galiziako beste hainbat jaki tipiko probatzeko aukera izan dute plazapera gerturatu direnek. Eguerdian gainera, Triskele folklore taldearen gaita doinuak entzuteko aukera izan da. Olagarroaz gain, txorizoa, piperrak, ardoa, urdaiazpikoa edota patata egosiak ere eskaintzen dituzte. Galiziar festak bihar arte jarraituko du, ordea. Gaur gauean, queimada banatuko dute doan. Bihar berriz, errekorren Guiness liburuan sartzeko ahalegina egingo dute. Francisco Ferreiro sukaldariak gidatuta, inoiz prestatu den galiziar erako olagarro platerik handiena egiten saiatuko dira. Bihar ere, izango da Triskele taldearen doinuak entzuteko aukera.
Galiziar kulturaren eta gastronomiaren erakustoki bihurtu da Beasain. Atzo arratsaldetik bihar arte, galiziar festa ospatzen ari dira, Loinazko San Martin plazaren azpian. Udalak, Plazape tabernak eta Ehunmilak probaren antolatzaileek prestatu dute festa, Pulpalia enpresarekin batera. Gaur goizean, pulpoa eta galiziako beste hainbat jaki tipiko probatzeko aukera izan dute plazapera gerturatu direnek. Eguerdian gainera, Triskele folklore taldearen gaita doinuak entzuteko aukera izan da. Olagarroaz gain, txorizoa, piperrak, ardoa, urdaiazpikoa edota patata egosiak ere eskaintzen dituzte.
Galiziar festak bihar arte jarraituko du, ordea. Gaur gauean, queimada banatuko dute doan. Bihar berriz, errekorren Guiness liburuan sartzeko ahalegina egingo dute. Francisco Ferreiro sukaldariak gidatuta, inoiz prestatu den galiziar erako olagarro platerik handiena egiten saiatuko dira. Bihar ere, izango da Triskele taldearen doinuak entzuteko aukera.







