Zortzi herritako erraldoiek parte hartu dute Legazpiko jaietako kalejiran
Atzo estreinatu zituzten Santikutz jaiak Legazpin, eta gaurkoa, festen bigarren eguna izango da. Goizean, erraldoien kalejirarekin hasi da kaleko giroa pizten. Trikitilariek, txistulariek, dultzaineroek eta txarangak lagunduta, zortzi herritako 30 bat erraldoik zeharkatu dituzte herriko kaleak, kalejira bizi eta koloretsuan. Egun berezia ospatzen zuten gaur Legazpiko konpartsakoek, izan ere, beraien erraldoietako bik, Anttonek eta Anttonik, mende laurdena bete dute. Jose Inazio Urbieta debarrak egin zituen duela 25 urte. Ez dira ordea, Legazpiko konpartsak dituen erraldoirik zaharrenak; mende erditik gertu dabilen beste erraldoi bikote bat ere badago, Zaragozatik ekarritakoak. Gaur goizeko kalejiran parte hartu dutenen artean, Legazpiko erraldoi konpartsaz gain, Ordizia, Oiartzun, Azpeitia, Añorga, Olite, Tutera eta Barañaingoek parte hartu dute. Erraldoi horien artean, mota guztietako erraldoiak ikus zitezkeen. Gehienak, tokian tokiko jantziak eta folklorea irudikatzeko eginak dira, baina tartean, atzerriko kulturen ordezkariak ere baziren, hala nola, Afrika eta Asiakoak. Pilota txapelketako finalak eta kontzertuak Eguerdian berriz, Doinua eta Legazpi musika bandek saioa eskaini dute. Bazkalondoan, arratsaldean jarraituko du Santikuntz jaien egitarauak. Gaur, besteak beste, plater tiraketa eta herri mailako pilota txapelketako finalak izango dituzte, arratsaldean. Gauean berriz, rock kontzertuak izango dira gaztetxean, Kaos Urbano, Skacha eta CC237 taldeekin.
Atzo estreinatu zituzten Santikutz jaiak Legazpin, eta gaurkoa, festen bigarren eguna izango da. Goizean, erraldoien kalejirarekin hasi da kaleko giroa pizten. Trikitilariek, txistulariek, dultzaineroek eta txarangak lagunduta, zortzi herritako 30 bat erraldoik zeharkatu dituzte herriko kaleak, kalejira bizi eta koloretsuan. Egun berezia ospatzen zuten gaur Legazpiko konpartsakoek, izan ere, beraien erraldoietako bik, Anttonek eta Anttonik, mende laurdena bete dute. Jose Inazio Urbieta debarrak egin zituen duela 25 urte. Ez dira ordea, Legazpiko konpartsak dituen erraldoirik zaharrenak; mende erditik gertu dabilen beste erraldoi bikote bat ere badago, Zaragozatik ekarritakoak.
Gaur goizeko kalejiran parte hartu dutenen artean, Legazpiko erraldoi konpartsaz gain, Ordizia, Oiartzun, Azpeitia, Añorga, Olite, Tutera eta Barañaingoek parte hartu dute. Erraldoi horien artean, mota guztietako erraldoiak ikus zitezkeen. Gehienak, tokian tokiko jantziak eta folklorea irudikatzeko eginak dira, baina tartean, atzerriko kulturen ordezkariak ere baziren, hala nola, Afrika eta Asiakoak.
Pilota txapelketako finalak eta kontzertuak
Eguerdian berriz, Doinua eta Legazpi musika bandek saioa eskaini dute. Bazkalondoan, arratsaldean jarraituko du Santikuntz jaien egitarauak. Gaur, besteak beste, plater tiraketa eta herri mailako pilota txapelketako finalak izango dituzte, arratsaldean. Gauean berriz, rock kontzertuak izango dira gaztetxean, Kaos Urbano, Skacha eta CC237 taldeekin.