Ardo Azoka egingo dute asteburuan, Bareak elkarteak antolatuta
Ostiralean hasi eta igandera arte, Ardo Azoka egingo dute Beasainen, Bareak elkarteko ostalaritza sailak antolatuta. Hamaika upategitako ardoak dastatzeko aukera egongo da Kale Nagusian jarriko dituzten etxoletan. Ardoa dastatu ahal izateko, edalontzi...
Ostiralean hasi eta igandera arte, Ardo Azoka egingo dute Beasainen, Bareak elkarteko ostalaritza sailak antolatuta. Hamaika upategitako ardoak dastatzeko aukera egongo da Kale Nagusian jarriko dituzten etxoletan.
Ardoa dastatu ahal izateko, edalontzia eta tikeak erosi beharko dira. Edalontzi bakoitzak bi euro balioko du, eta ardo bakoitzak duen prezioaren arabera, tike bat edo gehiago beharko dira ardo bakoitza dastatzeko.
Ardo Azoka Anzizar, Arrano, Basakana, Batzokia, Blues Brothers, Hiruarri, Jalki, Kuluska, Plazape, Usurbe eta Xerbera tabernek antolatu dute, eta hamaika upategi gonbidatu dituzte: Casa del Valle, Luis Alegre, Olarra, Sierra de Guara, Solar de Ayala, Valderrama, Iñurrieta, Bodegas Bagordi, Viña Alcorta, Heredad de Aduna eta Medrano Irazu.
Bihar, 18:30etik 21:30era egongo dira etxolak irekita, eta larunbatean eta igandean 12:30etik 14:30era eta 18:00etatik 21:30era.














