
Segurako jubilatuek eta pentsiodunek Nafarroara txangoa egingo dute maiatzaren 12an. 09:00etan irtengo dira herriko plazatik. Tafallan geratuko dira hamaiketakoa egiteko, eta 12:00etatik aurrera Faltzeseko Inurrieta upategia ikusiko dute. Azkoieng...

Ostiralean hasi eta igandera arte, Ardo Azoka egingo dute Beasainen, Bareak elkarteko ostalaritza sailak antolatuta. Hamaika upategitako ardoak dastatzeko aukera egongo da Kale Nagusian jarriko dituzten etxoletan. Ardoa dastatu ahal izateko, edalontzi...

Iñaki Pariente de Prada da PSE-EEren hautagaia Idiazabalgo alkatetzarako. Pariente de Prada zuzenbidean lizentziatuta dago, eta Euskampuseko irakasle elkartua da. PSE-EEren zerrendaburuak “pozik, gogotsu eta ilusioz beteta” dagoela aipa...

Ordiziak Erdi Arora jauzi egingo du asteburuan, bost mende atzera. Antzinako XVI. Feria ospatuko da, kasko historikoa juglare, errege segizio eta beste hainbat pertsonairen topagune bihurtuz. Bi egunetan 11:00etan zabalduko ditu ateak azokak. Erdi Aroko azoka eszenaratze handi bat da. Aurten 80 eskulangile bilduko dira bertan, iaz baino hogei gehiago. Horietako gehienak Nafarroako elikagaien eskulangileen ordezkariak dira, baina horiez gain, eltzegileak, saskigileak, uhalgileak, zilargileak, beiragileak eta beste hainbat produktu lantzen dituzten artisauak ere izango dira. Azokari kolorea eta doinua emateko, koplariak, ipuin kontalariak, tailerrak eta bestelako jolasak izango dira. Herria feriararako apainduta Dagoeneko hasiak dira Ordizian kasko historikoa apaintzen. Bi sarrera nagusietan, Frantziako eta Gaztelako ateetan, Erdi Aroko bi ateren erreplikak jarrita daude, bisitariak Erdi Arora itzultzen direla irudikatzeko. Eremu horretan bilduko dira ekitaldi nabarmenak. Andre Mari kalean, esaterako, haur eta helduen ikusmina pizten duen hegazti-harrapari erakustaldiak izango dira, baita zaldi-ferraketa saioak ere. Nikolas Lekuona Plazan, berriz, Euskal Okeleko txahala burruntzian erreko dute, eta iluntzean dastatu ahal izango da. Eguna bukatzeko ipuin eta elezaharren kontaketa izango da Plaza Nagusian. Herritarrek ere ekarpena egin diote azokari. Ordiziako Arku-Tiraketa taldeak, esaterako, saioa egingo du pilotaleku txikian, eta Larrun-Arri elkarteko abesbatzakoak erromesen moduan ibiliko dira kalez kale. Jakintzako eta Urdanetako dantzariek, Beti Argi [...]

Emakumeek dantzatu duten ezpatadantzarekin agurtu dituzte legazpiarrek Santikutz festak, zapatura arte.

Maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetan botoa posta bidez eman nahi duten hautesleek maiatzaren 12ra arteko epea daukate. Correos posta zerbitzuan inprimaki ofiziala eskatu behar du boto-emaileak berak, Nortasun Agiri originala aurkeztuta. Correo...

Ikolan-Lanaldi taldeko txirrindulariek emaitza txukunak lortu dituzte asteburuan Andoainen. Txikienen mailan, Ander Galparsorok garaipena lortu zuen, eta Josune Aldanondo bigarren postuan sailkatu zen. Aldanondok erorikoa izan zuen. Kimuetan, Mikel Alo...

Beasaingo Andramendi Ikastolak, bere sorreratik izan du lotura naturarekiko errespetuarekin, elikadurarekin, osasunarekin eta kontsumo arduratsuarekin. Haurrak ere balio horiek kontuan hartuta hezten dituzte, eta urtean zehar hainbat ekintza antola...

Bilduk, Segurarako egin dituen herri programa eta hautagaien zerrenda aurkezteko ekitaldia egingo du bihar osteguna, maiatzak 5, kultur etxean 19:30ean. Herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte bertan parte hartzera.

“Erdi Aroak bereizgarri berberak izan al zituen toki guztietan? Gauza bera izan al zen Erdi Aroa Carcassonen, Toledon, Besalun edo Ordizian? Egoera sozial, kultural eta politiko berdinak al ziren Europa osoan? Erdi Aroak garai historiko moduan iz...

Ostiraletik (maiatzak 6) igandera bitartean San Migel festak ospatuko dituzte Ezkion. Adin eta gustu desberdineko auzotarrei zuzendutako egitaraua prestatu dute aurten ere. Ostiralean iluntzeko zortzietan txupinazoa botata eta kanpaiak jota iragarriko dute festen hasiera. Ordu erdi beranduago rock kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek. Segobiako Ihesa eta Zaborrak taldeek beraien errepertorioko hainbat kanta joko dituzte. Fronteniseko finala, larunbatean Larunbatean 11:00etan hasita fronteniseko finala egingo dute Xabi Zufiria eta Aitor Soraluze, Unai Alberdi eta Alex Aranburu eta Iñigo Etxaniz eta Iñaki Ruiz de Egilar bikoteek. Hirurek elkarren kontra jokatuko dute, eta bi partida irabazten dituen bikoteak irabaziko du txapelketa. Bakoitzak partida bana irabazten badu berriz, tantorik gehien egin duen bikotearentzat izango da txapela. Arratsalderako mus txapelketa eta haurrentzako hainbat jolas eta joku antolatu dituzte. Gauean berriz, herri afaria egingo dute. Menuan urdaiazpikoa, entsalada, frijituak, biribilkia eta postrea dituzte. Nahi duenak kafea eta kopa ere edan ahal izango ditu. Herri afarira joan nahi duenak Ezkioko Argindegi Ostatuan eman behar du izena. Gaurkoa da horretarako azken eguna. Heldu bakoitzak 22 euro ordaindu beharko ditu afariarengatik eta 18 urtetik beherakoek berriz, 15 euro. Afal ondoren dantzaldia izango da Gari eta Iñaki trikitilarien eskutik. Goizeko ordu batean berriz, DJ R-Kanutok jarritako musikarekin dantza egin ahal [...]

Urteko lehen hiruhileko lehen zikloa amaitu berria da, eta, urtero bezala, Begirada zikloarekin emango diote amaiera denboraldiari Goieniz zineklubekoak. Aurten, Marlon Brando eta Paul Newman aktoreak aukeratu dituzte Begirada ziklorako, eta aktore ba...

Lazkaoko Orobione jubilatu elkarteak egunpasako txangoa antolatu du maiatzaren 12rako, Nafarroa eta Aragoi mugan dagoen Sos del Rey Catolico herrira (Zaragoza, Espainia). Autobuserako txartelak gaur banatuko dituzte, 17:00etatik 18:30era, elkarteko bul...

Lagun artean kantuan jarduteko zaletasuna dutenek Kanta-kantari juntadizoa egingo dute etzi, ostirala, Lazkaon. Gerriko Txokoan elkartzeko hitzordua jarri du Goierriko Euskal Eskola elkarte antolatzaileak, 19:00etarako. Abestea gustuko duten guztiei eg...

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren Kutxa Sariko ikuskizuna asteburuan hasi zen pilotalekuetan. Esku huskako sailean final hamaseirenetako joaneko jardunaldia jokatuz ekin diote hamabi herritako hiruna pilotari bikotek lehiari. Final zortzirenetan, hurrengo koskan, beste hamar herri sartuko dira. Taldeak osatzeko orokorrean nahiko lan izan da. Goierriko lau herrik parte hartuko dute Herriartekoan: Ataun eta Zaldibia eskuz, eta Olaberria eta Ordizia palan. Oraingoz jokoan sartu den eskualdeko ordezkari bakarra Zaldibia da. Azkoitiaren aurka jokatu zuen ostiralean Zaldibiako Resti pilotalekuan, berrehun-bat ikusleren aurrean. Ia hamar urte baziren Herriartekoan parte hartu gabe, eta taldea osatzea lortu izanarekin aurtengo helburua bete dute. «Ilusioz geunden berriz ateratzeko, eta oinarria jarri dugu bertako gazteekin», dio Aratz Mendizabal prestatzaile eta pilotari profesionalak. Zozketan «zorte handirik ez» du izan Zaldibiak, txapelketan historikoetakoa den Azkoitia egokitu baitzaio, nahiz eta garai batetik maila apalagoan ibili. Gainera, Zaldibiako jubenil batek hankan min hartu zuen aurrez, eta beheko mailetakoak igota osatu behar izan ditu Mendizabalek hiru bikoteak. Kadeteetan Aimar Garmendiak (infantila) eta Aitor Elizegik jokatu zuten; jubeniletan Eneko Nazabalek eta Aritz Oriak (kadetea), eta helduetan Harri Zumaldek eta Alex Sukiak. «Kadeteetan eta helduetan erraz galdu genuen, baina jubeniletan irabazi, eta horrek poztu gaitu. Gainera, bai kadeteak eta bai jubenilak lehen urtekoak dira, eta datorren urtean [...]

Ordiziako Goierriko Baratza dendak jaki begetarianoak prestatzeko tailerra antolatu du hilaren 14rako, larunbata. Tofua eta seitana, enpanada begetalak eta gazta-ogia egiten erakutsiko dute, besteak beste. Edonork parte har dezake, baina aurrez izena ...

Pagoetako herri antzokia zegoen lekuan kokatu dute, eta 379 ikasle ingururi zerbitzua emateko gaitasuna izango du.

Ekain Mendizabal preso politiko ordiziarraren eta beste bi lagunen kontrako epaiketa atzo hasi zen, Parisen. Hori dela eta, gaur elkarretaratzea egingo dute Ordiziako plaza nagusian. 20:00etan bilduko dira, Prozesu demokratikoaren alde, euskal presoak ...

