Asteburuan, Erdi Aroko azoka Ordizian
Ordiziak Erdi Arora jauzi egingo du asteburuan, bost mende atzera. Antzinako XVI. Feria ospatuko da, kasko historikoa juglare, errege segizio eta beste hainbat pertsonairen topagune bihurtuz. Bi egunetan 11:00etan zabalduko ditu ateak azokak. Erdi Aroko azoka eszenaratze handi bat da. Aurten 80 eskulangile bilduko dira bertan, iaz baino hogei gehiago. Horietako gehienak Nafarroako elikagaien eskulangileen ordezkariak dira, baina horiez gain, eltzegileak, saskigileak, uhalgileak, zilargileak, beiragileak eta beste hainbat produktu lantzen dituzten artisauak ere izango dira. Azokari kolorea eta doinua emateko, koplariak, ipuin kontalariak, tailerrak eta bestelako jolasak izango dira. Herria feriararako apainduta Dagoeneko hasiak dira Ordizian kasko historikoa apaintzen. Bi sarrera nagusietan, Frantziako eta Gaztelako ateetan, Erdi Aroko bi ateren erreplikak jarrita daude, bisitariak Erdi Arora itzultzen direla irudikatzeko. Eremu horretan bilduko dira ekitaldi nabarmenak. Andre Mari kalean, esaterako, haur eta helduen ikusmina pizten duen hegazti-harrapari erakustaldiak izango dira, baita zaldi-ferraketa saioak ere. Nikolas Lekuona Plazan, berriz, Euskal Okeleko txahala burruntzian erreko dute, eta iluntzean dastatu ahal izango da. Eguna bukatzeko ipuin eta elezaharren kontaketa izango da Plaza Nagusian. Herritarrek ere ekarpena egin diote azokari. Ordiziako Arku-Tiraketa taldeak, esaterako, saioa egingo du pilotaleku txikian, eta Larrun-Arri elkarteko abesbatzakoak erromesen moduan ibiliko dira kalez kale. Jakintzako eta Urdanetako dantzariek, Beti Argi [...]
Ordiziak Erdi Arora jauzi egingo du asteburuan, bost mende atzera. Antzinako XVI. Feria ospatuko da, kasko historikoa juglare, errege segizio eta beste hainbat pertsonairen topagune bihurtuz. Bi egunetan 11:00etan zabalduko ditu ateak azokak.
Erdi Aroko azoka eszenaratze handi bat da. Aurten 80 eskulangile bilduko dira bertan, iaz baino hogei gehiago. Horietako gehienak Nafarroako elikagaien eskulangileen ordezkariak dira, baina horiez gain, eltzegileak, saskigileak, uhalgileak, zilargileak, beiragileak eta beste hainbat produktu lantzen dituzten artisauak ere izango dira. Azokari kolorea eta doinua emateko, koplariak, ipuin kontalariak, tailerrak eta bestelako jolasak izango dira.
Herria feriararako apainduta
Dagoeneko hasiak dira Ordizian kasko historikoa apaintzen. Bi sarrera nagusietan, Frantziako eta Gaztelako ateetan, Erdi Aroko bi ateren erreplikak jarrita daude, bisitariak Erdi Arora itzultzen direla irudikatzeko. Eremu horretan bilduko dira ekitaldi nabarmenak. Andre Mari kalean, esaterako, haur eta helduen ikusmina pizten duen hegazti-harrapari erakustaldiak izango dira, baita zaldi-ferraketa saioak ere. Nikolas Lekuona Plazan, berriz, Euskal Okeleko txahala burruntzian erreko dute, eta iluntzean dastatu ahal izango da. Eguna bukatzeko ipuin eta elezaharren kontaketa izango da Plaza Nagusian.
Herritarrek ere ekarpena egin diote azokari. Ordiziako Arku-Tiraketa taldeak, esaterako, saioa egingo du pilotaleku txikian, eta Larrun-Arri elkarteko abesbatzakoak erromesen moduan ibiliko dira kalez kale. Jakintzako eta Urdanetako dantzariek, Beti Argi eta Ordiziako Musika Eskolako bandek, eta Laguntasuna errondailak ere parte hartuko dute.
Erdi Aroko paketea
Bestalde, D’elikatuz zentroak Erdi Aroko paketeak salduko ditu 23 euroan. Zentrorako sarrera eta Ordiziako jatetxe batean Erdi Aroko menua dastatzeko aukera izango du paketea erosita.













