
Espainiako Auzitegi Gorenak Bildu hauteskundeetatik kanpo uzteko erabakia hartu zuen igandean gaueko hamaikak aldera, eta erabaki hori salatzeko helburuarekin elkarretaratzeak egin zituzten atzo arratsaldean zein iluntzean Goierriko hainbat herrietan. Bilduk herrietako alderdi eta talde politiko askoren babesa jaso zuen. Ehunka lagun bildu ziren herrietan.Bestalde, Bilduk Auzitegi Konstituzionalera jo du eta hark bihar gaueko hamabiak baino lehen hartu beharko du erabakia. Bilduk aipatu du Auzitegi Konstituzionalak Gorenaren epaiaren alde egiten badu, Europara joko duela.