Ikolan-Lanaldi taldeko ziklistak bikain ibili dira Andoaingo txirrindu proban
Ikolan-Lanaldi taldeko txirrindulariek emaitza txukunak lortu dituzte asteburuan Andoainen. Txikienen mailan, Ander Galparsorok garaipena lortu zuen, eta Josune Aldanondo bigarren postuan sailkatu zen. Aldanondok erorikoa izan zuen. Kimuetan, Mikel Alo...
Ikolan-Lanaldi taldeko txirrindulariek emaitza txukunak lortu dituzte asteburuan Andoainen. Txikienen mailan, Ander Galparsorok garaipena lortu zuen, eta Josune Aldanondo bigarren postuan sailkatu zen. Aldanondok erorikoa izan zuen. Kimuetan, Mikel Alonso bigarrena izan zen, eta Beñat Jauregi hirugarrena. Infantiletan, berriz, Mikel Paredes, Andoni Elorza eta Iker Imaz 2., 3. eta 4. postuetan sailkatu ziren. Taldeko txikienek Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute asteburuan.
Asier Unanue 15. postuan
Caja Ruraleko jubenilek igandean izan zuten proba Elgoibarren. Txirrindulari asko bildu ziren bertan –ehun baino gehiago Gipuzkoatik kanpokoak–, eta horrek goierrietarren jarduna baldintzatu zuen, jotzen zuten eraso bakoitzak erantzuna izaten baitzuen. Asier Unanue izan zen onena helmugan, 15. postuan sailkatuta. Asteburuan Lazkaomendin eta Seguran dituzte probak.













