Jaki begetarianoak prestatzeko tailerra egingo dute hilaren 14an
Ordiziako Goierriko Baratza dendak jaki begetarianoak prestatzeko tailerra antolatu du hilaren 14rako, larunbata. Tofua eta seitana, enpanada begetalak eta gazta-ogia egiten erakutsiko dute, besteak beste. Edonork parte har dezake, baina aurrez izena ...
Ordiziako Goierriko Baratza dendak jaki begetarianoak prestatzeko tailerra antolatu du hilaren 14rako, larunbata. Tofua eta seitana, enpanada begetalak eta gazta-ogia egiten erakutsiko dute, besteak beste. Edonork parte har dezake, baina aurrez izena behar da 943 08 74 98ra deituta. Tailerra 10:00etatik 15:00etara da, eta 50 euro balio du matrikulak.













