Jentilbaratza 1512-2012 elkartea ere presente egongo da Erdi Aroko azokan
“Erdi Aroak bereizgarri berberak izan al zituen toki guztietan? Gauza bera izan al zen Erdi Aroa Carcassonen, Toledon, Besalun edo Ordizian? Egoera sozial, kultural eta politiko berdinak al ziren Europa osoan? Erdi Aroak garai historiko moduan iz...
“Erdi Aroak bereizgarri berberak izan al zituen toki guztietan? Gauza bera izan al zen Erdi Aroa Carcassonen, Toledon, Besalun edo Ordizian? Egoera sozial, kultural eta politiko berdinak al ziren Europa osoan? Erdi Aroak garai historiko moduan izan ditu hainbat bereizgarri komun Europa osoan, baina zalantzarik ez da Euskal Herrian eta Ordizian bertan garai horretan bazirela hainbat ezaugarri hemen bakarrik ematen zirenak. Orduan, gure Ordizian eta inguruko beste hainbat herritan, zergatik azaltzen da Erdi Aroaren irudi estandar bat hainbat kontutan gure errealitatetik oso urrun dagoena?”.
Jentilbaratza 1512-2012 elkarteak Erdi Aroaren kontakizunari buruz egiten dituen galderak dira horiek. Lagun talde batek osatzen du elkartea, eta Erdi Aroko ferian “euskal kultura txertatzea eta Euskal Herriak garai hartan bizi zuen egoera sozial eta politikoa ezagutaraztea” du helburu. Asteburuan ospatuko da Erdi Aroko azoka Ordiziako kasko historikoan.
Floren Aoiz eta Beñi Agirre hizlari
Ostiralean egingo dute lehen ekitaldia. Floren Aoizek 1512-2012, oroitzapen historikoa eta Euskal Herriaren etorkizuna hitzaldia egingo du udal aretoan, 19:00etan. Larunbatean, berriz, Gipuzkoaren jatorria DVDa emango dute leku berean 11:30ean, Beñi Agirre hizlari dela. Iluntzean euskal txerria afalduko dute, eta ondoren Erdizka Lauetan taldeak joko du.













