Marlon Brando eta Paul Newman ‘Begirada’ zikloan
Urteko lehen hiruhileko lehen zikloa amaitu berria da, eta, urtero bezala, Begirada zikloarekin emango diote amaiera denboraldiari Goieniz zineklubekoak. Aurten, Marlon Brando eta Paul Newman aktoreak aukeratu dituzte Begirada ziklorako, eta aktore ba...
Urteko lehen hiruhileko lehen zikloa amaitu berria da, eta, urtero bezala, Begirada zikloarekin emango diote amaiera denboraldiari Goieniz zineklubekoak. Aurten, Marlon Brando eta Paul Newman aktoreak aukeratu dituzte Begirada ziklorako, eta aktore bakoitzaren pelikula bana eskainiko dute Usurbe antzokian. Lehen emanaldia bihar izango da, 21:00etan, eta Brandoren La ley del silencio ikusi ahalko da.
Maiatzaren 12an, hurrengo ostegunean, Newman aktore ezagunaren El buscavidas pelikula izango da Usurbe antzokian ikusi ahalko dena. Orduan ere, 21:00etan hasiko da emanaldia. Saio bakoitzerako sarrera, lau euro kostako da, ohi bezala.
Zikloaren barruan eskainiko dituzten bi pelikulei buruzko informazioa nahi duenak, Goieniz zineklubaren webgunean du eskuragarri.














