Ostiralean hasita hiru egunez San Migel festak ospatuko dituzte Ezkion
Ostiraletik (maiatzak 6) igandera bitartean San Migel festak ospatuko dituzte Ezkion. Adin eta gustu desberdineko auzotarrei zuzendutako egitaraua prestatu dute aurten ere. Ostiralean iluntzeko zortzietan txupinazoa botata eta kanpaiak jota iragarriko dute festen hasiera. Ordu erdi beranduago rock kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek. Segobiako Ihesa eta Zaborrak taldeek beraien errepertorioko hainbat kanta joko dituzte. Fronteniseko finala, larunbatean Larunbatean 11:00etan hasita fronteniseko finala egingo dute Xabi Zufiria eta Aitor Soraluze, Unai Alberdi eta Alex Aranburu eta Iñigo Etxaniz eta Iñaki Ruiz de Egilar bikoteek. Hirurek elkarren kontra jokatuko dute, eta bi partida irabazten dituen bikoteak irabaziko du txapelketa. Bakoitzak partida bana irabazten badu berriz, tantorik gehien egin duen bikotearentzat izango da txapela. Arratsalderako mus txapelketa eta haurrentzako hainbat jolas eta joku antolatu dituzte. Gauean berriz, herri afaria egingo dute. Menuan urdaiazpikoa, entsalada, frijituak, biribilkia eta postrea dituzte. Nahi duenak kafea eta kopa ere edan ahal izango ditu. Herri afarira joan nahi duenak Ezkioko Argindegi Ostatuan eman behar du izena. Gaurkoa da horretarako azken eguna. Heldu bakoitzak 22 euro ordaindu beharko ditu afariarengatik eta 18 urtetik beherakoek berriz, 15 euro. Afal ondoren dantzaldia izango da Gari eta Iñaki trikitilarien eskutik. Goizeko ordu batean berriz, DJ R-Kanutok jarritako musikarekin dantza egin ahal [...]
Ostiraletik (maiatzak 6) igandera bitartean San Migel festak ospatuko dituzte Ezkion. Adin eta gustu desberdineko auzotarrei zuzendutako egitaraua prestatu dute aurten ere.
Ostiralean iluntzeko zortzietan txupinazoa botata eta kanpaiak jota iragarriko dute festen hasiera. Ordu erdi beranduago rock kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek. Segobiako Ihesa eta Zaborrak taldeek beraien errepertorioko hainbat kanta joko dituzte.
Fronteniseko finala, larunbatean
Larunbatean 11:00etan hasita fronteniseko finala egingo dute Xabi Zufiria eta Aitor Soraluze, Unai Alberdi eta Alex Aranburu eta Iñigo Etxaniz eta Iñaki Ruiz de Egilar bikoteek. Hirurek elkarren kontra jokatuko dute, eta bi partida irabazten dituen bikoteak irabaziko du txapelketa. Bakoitzak partida bana irabazten badu berriz, tantorik gehien egin duen bikotearentzat izango da txapela.
Arratsalderako mus txapelketa eta haurrentzako hainbat jolas eta joku antolatu dituzte. Gauean berriz, herri afaria egingo dute. Menuan urdaiazpikoa, entsalada, frijituak, biribilkia eta postrea dituzte. Nahi duenak kafea eta kopa ere edan ahal izango ditu.
Herri afarira joan nahi duenak Ezkioko Argindegi Ostatuan eman behar du izena. Gaurkoa da horretarako azken eguna. Heldu bakoitzak 22 euro ordaindu beharko ditu afariarengatik eta 18 urtetik beherakoek berriz, 15 euro. Afal ondoren dantzaldia izango da Gari eta Iñaki trikitilarien eskutik. Goizeko ordu batean berriz, DJ R-Kanutok jarritako musikarekin dantza egin ahal izango dute gazteek zein helduek.
Herri kirol saioa, igandean
Igandean besteak beste, Zeraingo eta Ezkio-Itsasoko abesbatzen saioaz gozatu ahalko da 12:00etatik aurrera. Ordu erdi beranduago Goruntz dantza taldekoek saioa egingo dute.
Arratsaldean herri kirol saioa izango da: Ugarteburuk eta Larrañagak Zalduaren eta Elorriagaren aurka neurtuko dituzte indarrak aizkoran.
Hona egitarau osoa:
Bihar, ostirala
-20:00. Txupinazoa eta kanpaikadak.
-20:30. Rock kontzertua: Segoviako Ihesa eta Zaborrak.
Etzi, larunbata
-11:00. Fronteniseko finala.
-12:00. Toka eta igel jokuak.
-17:00. Mus Txapelketa.
-17:00. Ume jolasak.
-17:30. Altxorraren bila.
-18:00. Gozo-eltzea.
-19:00. Txokolate jana.
-21:00. Herri afaria eta
dantzaldia Gari eta Iñaki
trikitilariekin.
-01:00. DJ R-Kanuto.
Igandea
-10:00. Zumarragako eta Urretxuko txistularien kalejira.
-11:00. Meza.
-12:00. Ezkio-Itsasoko eta Zeraingo abesbatzen kontzertua.
-12:30. Goruntz dantza taldearen saioa.
-18:00. Herri kirolak.
-19:00. Barrikotea eta saskiaren zozketa pilotalekuan.













