Segurako erretiratuek txangoa egingo dute Nafarroara, maiatzaren 12an
Segurako jubilatuek eta pentsiodunek Nafarroara txangoa egingo dute maiatzaren 12an. 09:00etan irtengo dira herriko plazatik. Tafallan geratuko dira hamaiketakoa egiteko, eta 12:00etatik aurrera Faltzeseko Inurrieta upategia ikusiko dute. Azkoieng...
Segurako jubilatuek eta pentsiodunek Nafarroara txangoa egingo dute maiatzaren 12an. 09:00etan irtengo dira herriko plazatik. Tafallan geratuko dira hamaiketakoa egiteko, eta 12:00etatik aurrera Faltzeseko Inurrieta upategia ikusiko dute. Azkoiengo tabernetan tragoxka batzuk hartu ondoren, bazkaltzera Atalaia jatetxera joango dira. Arratsaldean Lizarra bisitatuko dute eta iluntzean itzuliko dira herrira. Txangora joan nahi duenak izena bihar ostirala (maiatzak 5) edota etzi eman beharko du Atsedenen, 18:00etatik 20:00etara. Pertsona bakokitzak 27 euro ordaindu beharko ditu.













