Gurrutxagako eremuan 21 etxebizitza egingo dituzte, horietatik zazpi prezio hitzartukoak
Ezkio-Itsasoko Gurrutxaga eremuan 21 etxebizitza egingo dituzte, eta horietatik zazpi prezio hitzartukoak izango dira. Etxebizitza guztiak Pisuzahar Elorga SL eraikuntza enpresak eraikiko ditu. Prezio hitzartuko etxebizitza erosi ahal izateko izen emate epea ireki zuen Udalak, eta zazpi lagunek eman zuten izena. 2011ko apirilaren 14an, aukeraketa arautuko zuen baldintza plegua onartu zuen Udalak, eta irizpide hauek lehenetsi zituen: adin nagusikoa izatea, baldintza-orri horiek onetsi baino hiru urte lehenago Ezkio-Itsasoko erroldan egotea egiaztatzea, etxebizitzarik jabetzan ez izatea, etxebizitza baten premia izatea zein etxebizitza hori bere familia-unitatearen ohiko bizileku iraunkorra izango dela ziurtatzea eta gutxieneko diru sarrera gordina 9.000 eurokoa izatea urtean. Baldintza horiek betetzen ez zituztenentzat beste aukera batzuk ere zehaztu zituen Udalak. Dena den, A taldekoek lehentasuna zuten gainerako taldeekiko; B taldekoek C eta D taldekoekiko, eta C taldekoek D taldekoekiko. Izena eman zuten zazpi lagunek zein irizpide betetzen zituzten aztertu ondoren, 2011ko maiatzaren 5eko udal osoko bilkuran onartu zuen Udalak interesatuen behin betiko zerrenda. Tamaina desberdinekoak Prezio hitzartuko etxebizitzak 103,40 edota 96 metro koadrokoak izan daitezke. Izena eman duten zazpi lagun horiek erabakiko dute bi aukera horien artean. Etxebizitzarik handienek 168.000 euro eta BEZa balio dute. Besteek berriz, 150.000 euro eta BEZa. Ahal den azkarren hastea helburu Pisuzahar Elorga SLk [...]
Ezkio-Itsasoko Gurrutxaga eremuan 21 etxebizitza egingo dituzte, eta horietatik zazpi prezio hitzartukoak izango dira. Etxebizitza guztiak Pisuzahar Elorga SL eraikuntza enpresak eraikiko ditu.
Prezio hitzartuko etxebizitza erosi ahal izateko izen emate epea ireki zuen Udalak, eta zazpi lagunek eman zuten izena. 2011ko apirilaren 14an, aukeraketa arautuko zuen baldintza plegua onartu zuen Udalak, eta irizpide hauek lehenetsi zituen: adin nagusikoa izatea, baldintza-orri horiek onetsi baino hiru urte lehenago Ezkio-Itsasoko erroldan egotea egiaztatzea, etxebizitzarik jabetzan ez izatea, etxebizitza baten premia izatea zein etxebizitza hori bere familia-unitatearen ohiko bizileku iraunkorra izango dela ziurtatzea eta gutxieneko diru sarrera gordina 9.000 eurokoa izatea urtean.
Baldintza horiek betetzen ez zituztenentzat beste aukera batzuk ere zehaztu zituen Udalak. Dena den, A taldekoek lehentasuna zuten gainerako taldeekiko; B taldekoek C eta D taldekoekiko, eta C taldekoek D taldekoekiko.
Izena eman zuten zazpi lagunek zein irizpide betetzen zituzten aztertu ondoren, 2011ko maiatzaren 5eko udal osoko bilkuran onartu zuen Udalak interesatuen behin betiko zerrenda.
Tamaina desberdinekoak
Prezio hitzartuko etxebizitzak 103,40 edota 96 metro koadrokoak izan daitezke. Izena eman duten zazpi lagun horiek erabakiko dute bi aukera horien artean. Etxebizitzarik handienek 168.000 euro eta BEZa balio dute. Besteek berriz, 150.000 euro eta BEZa.
Ahal den azkarren hastea helburu
Pisuzahar Elorga SLk xehetasun azterketa eta urbanizazio eta birzatiketa proiektuak aurkeztu beharko ditu udaletxean eta Ezkio-Itsasoko Udalak onartu egin beharko ditu.
Aipatutako dokumentuak bideratu eta lehen bait lehen lanekin hastea da asmoa. Lizentzia eman ondorenetik aurrera, 24 hilabeteko epean etxebizitzak eginda egongo direla aurreikusten da.