Nanoteknologiari buruz nazioarteko kongresua antolatu dute Ordizian
Gero eta aparailu txikiagoak, azkarragoak eta hobeak egitea, hori da nanoteknologiaren helburua. Berrikuntza eta garapena denen ahotan dauden garai honetan, ikerkuntzaren arlo honen aldeko apustua egiten ari dira hainbat erakunde eta enpresa. Hori izan da behintzat Ordiziako Udalak eta Lortek berrikuntza zentroak, beste hainbat erakunderekin elkarlanean, nanomagnetismoari eta esprintonikari buruzko nazioarteko kongresua antolatzeko arrazoia. Ekainaren 1etik 4ra, mundu osoko 36 herrialdetako 200 bat aditu elkartuko dira Ordizian, zientziaren eta ikerketaren arlo horretan izandako azken berrikuntzak aztertzeko. RTNSA (Recent Trends in Nanomagnetism, Sprintonics and their Applications) kongresua antolatzeko lanetan parte hartu duten erakunde ezberdinek agerraldia egin zuten atzo Donostian, ekimenaren berri emateko. Julian Gonzalez irakasle eta ikerlaria izan da arlo zientifikoaz eta hizlariak lotzeaz arduratu dena. «Mundu mailako puntako adituak» etorriko direla azaldu zuen eta «nanomagnetismoaren eta esprintonikaren arloan izandako azken berrikuntzak eta horien aplikazioak» azalduko dituztela. Tartean izango da 2007an nobel saria jaso zuen Albert Fert irakaslea ere. Kongresu hau Ordizian kokatu behar zutela erabakitzeko garaian, garrantzia handia izan du Goierri Berrikuntza Poloa bertan izateak. Lortek zentroko Iñaki Otañoren hitzetan, Berrikuntza Gunea ikerketa eta garapenerako proiektuak bultzatzeko eta unibertsitatearen eta enpresen arteko harremanak sustatzeko sortu zuten. Bide horretan, «kongresu hau harremanetarako eta elkarlanerako espazio bat» izango dela aipatu zuen. Kongresuaren [...]
Gero eta aparailu txikiagoak, azkarragoak eta hobeak egitea, hori da nanoteknologiaren helburua. Berrikuntza eta garapena denen ahotan dauden garai honetan, ikerkuntzaren arlo honen aldeko apustua egiten ari dira hainbat erakunde eta enpresa. Hori izan da behintzat Ordiziako Udalak eta Lortek berrikuntza zentroak, beste hainbat erakunderekin elkarlanean, nanomagnetismoari eta esprintonikari buruzko nazioarteko kongresua antolatzeko arrazoia. Ekainaren 1etik 4ra, mundu osoko 36 herrialdetako 200 bat aditu elkartuko dira Ordizian, zientziaren eta ikerketaren arlo horretan izandako azken berrikuntzak aztertzeko.
RTNSA (Recent Trends in Nanomagnetism, Sprintonics and their Applications) kongresua antolatzeko lanetan parte hartu duten erakunde ezberdinek agerraldia egin zuten atzo Donostian, ekimenaren berri emateko. Julian Gonzalez irakasle eta ikerlaria izan da arlo zientifikoaz eta hizlariak lotzeaz arduratu dena. «Mundu mailako puntako adituak» etorriko direla azaldu zuen eta «nanomagnetismoaren eta esprintonikaren arloan izandako azken berrikuntzak eta horien aplikazioak» azalduko dituztela. Tartean izango da 2007an nobel saria jaso zuen Albert Fert irakaslea ere.
Kongresu hau Ordizian kokatu behar zutela erabakitzeko garaian, garrantzia handia izan du Goierri Berrikuntza Poloa bertan izateak. Lortek zentroko Iñaki Otañoren hitzetan, Berrikuntza Gunea ikerketa eta garapenerako proiektuak bultzatzeko eta unibertsitatearen eta enpresen arteko harremanak sustatzeko sortu zuten. Bide horretan, «kongresu hau harremanetarako eta elkarlanerako espazio bat» izango dela aipatu zuen. Kongresuaren aitzakian, bertako enpresekin bilera eta konferentzia bana egiteko asmoa dute; bertan, Stuart Parkin doktoreak eta Kaneo Mohri irakasleak parte hartuko dute.
Jose Migel Santamaria, Ordiziako jarduneko alkateak, saio hori «mundu mailan erreferentea» izango dela azpimarratu zuen atzo. Gainera, enpresarientzat ez ezik, ikasleentzat ere saio bat antolatu dutela jakinarazi zuen, gazteak ere «balio erantsia duten ikasketa teknikoen garrantziaz» ohar daitezen. Berrikuntzan sakontzeko ez ezik, kongresuak «Ordizia eta Goierri ezagutarazteko eta turismoa bultza- tzeko» ere balioko duela uste du.