
Barduliar motozaleak seigarren topaketa egiten ari dira atzodanik Ordizian. Afaria eta High Rollers rock-blues taldearen kontzertua izan zuten atzo, eta gaur, Goierrin barrena itzuli bat eginez pasa dute goiza. Eguerdi parterako Arboladira hurbilduak ziren asko eta asko, eta beste batzuk Otegi-Enea Majori auzoan prestatu duten paella jate erraldoiera hurbildu dira. Bazkalondorenean lasai egoteko tartea hartuko dute, eta 19:00etan beste kontzertu bat dute: Marcos Sendarrubias and The Tomahawks taldearena hain zuzen. 20:00etan, berriz, beste itzuli bat egingo dute Goierrin barrena, baina ez da ohikoa izango, gazta dastaketa egingo baitute bidean.
Hala ere, topaketaren une gorena gauean izango da. 21:30ean afaria dute pilotaleku txikian, 23:00etan ekitaldi sorpresa, eta 00:00etan Vargas Blues Band taldeak joko du. Talde horren saioa izango da, dudarik gabe, seigarren topaketa honetako ekitaldi nagusia. Horren ondoren, gizonezko eta emakumezkoen show erotikoa izango da.
Bihar bukatuko da
Gosaldu ondoren, 10:30ak aldera beste itzuli bat egingo dute motoekin Goierrin barrena, eta 13:00ean sari banaketa egingo dute. Bazkaldu eta gero bukatu da festa bihar motor hotsaren festa Ordizian.