
Legazpi Bai elkarte publikoak sustatutako Elkarrekin Eguna ospatzen ari dira Legazpin. Herriko 34 elkarte ari dira parte hartzen elkarren arteko ezagutza eta informazio trukatzea helburu duen ekimen honetan. Euskal Herria plazan elkartu dira elkarteak, eta bakoitza urtean zehar egiten duen lana ezagutarazten ari da. Erakusketa 13:45a arte egon da zabalik. Musikaz, dantzaz, gastronomiaz, motoez, euskal jokoez, kantuez, tailaz edota mendiaz gozatzeko aukera izan da.
Bazkalondorenean, berriz, Legazpi eraldatzen hasteko World Kafe dinamika egingo dute 16:30ean hasita. 70 pertsonak hartuko dute parte bertan. 17:30ean Altxorraren Bila jolasa egingo dute, eta berriz eta musika eta dantzarekin girotuko dute eguna. Giro ederra lagun, 20:00ak arte luzatuko da festa Legazpin.