Gazte Antzerkiaren 8. Buero saria irabazi dute institutuko ikasleek
Beasain Institutu Publikoko batxilergoko antzerki taldeko partaideek, Gazte Antzerkiaren 8. Buero saria irabazi dute Bodas de Sangre antzezlanarekin. Euskal Herriko hainbat ikastetxek parte hartu dute txapelketan, eta beasaindarrak lehen postuan sai...
Beasain Institutu Publikoko batxilergoko antzerki taldeko partaideek, Gazte Antzerkiaren 8. Buero saria irabazi dute Bodas de Sangre antzezlanarekin.
Euskal Herriko hainbat ikastetxek parte hartu dute txapelketan, eta beasaindarrak lehen postuan sailkatu dira Espainia mailako txapelketarako. Ostiral arratsaldean Usurbe antzokian hirugarren emanaldia egin zuten, lehiaketako antolatzaileek bideoan grabatu behar baitzuten emanaldia. Aurreko saioetan bezala, ostiralean ere bete egin zen Usurbe antzokia, eta txalo zaparrada handi batekin zoriondu zituzten antzerki taldeko kide guztiak emanaldia ikustera joan ziren ikusleek.
Taldeko saria ere ostiralean jaso zuten BIP-eko ikasleek, eta taldeko partaide bakoitzak opari bana ere jaso zuen. Elena Zubiria ikasleari eman zioten interpretazio onenaren saria. Aurten, 21 ikasle aritu dira Rosa Rojoren zuzendaritzapean Bodas de Sangre antzezlana antzerkirako egokitzen, aktore lanetan edo oholtzatik kanpoko bestelako lanak egiten.