Caja Rural taldeko Asier Gandariasek irabazi du Legorretako Proba
Caja Rural talde goierritarreko Asier Gandariasek irabazi zuen larunbat eguerdian Legorretako 55. Txirrindulari Proba, Azentzio jaien atariko asteburuko ekitaldietako bat. Goierritarrak jaun eta jabe izan ziren sailkapenean, eta Caja Ruralek erakustaldia egin zuen lehen zazpi postuetan lau txirrindulari sartuta: Gandarias irabazle izan zen, Iker Azkarate lazkaotarra hirugarren, Asier Unanue aramarra laugarren eta Pello Olaberria mutiloarra zazpigarren. Buruntzazpi taldeko Xabier Bengoetxea izan zen bigarren, Gandariasen denbora berean. 80 kilometroko ibilbidea osatu zuten txirrindulari jubenilek, malda handienak Abaltzisketa eta Gaintza zituztela. Sailkapen osoa: Legorretako 55. Txirrindulari Proba
Caja Rural talde goierritarreko Asier Gandariasek irabazi zuen larunbat eguerdian Legorretako 55. Txirrindulari Proba, Azentzio jaien atariko asteburuko ekitaldietako bat. Goierritarrak jaun eta jabe izan ziren sailkapenean, eta Caja Ruralek erakustaldia egin zuen lehen zazpi postuetan lau txirrindulari sartuta: Gandarias irabazle izan zen, Iker Azkarate lazkaotarra hirugarren, Asier Unanue aramarra laugarren eta Pello Olaberria mutiloarra zazpigarren. Buruntzazpi taldeko Xabier Bengoetxea izan zen bigarren, Gandariasen denbora berean. 80 kilometroko ibilbidea osatu zuten txirrindulari jubenilek, malda handienak Abaltzisketa eta Gaintza zituztela.
Sailkapen osoa: