Loinatz jaietarako dena prestatzen hasi dira beasaindarrak

Ostiralean hasiko dira Loinatz jaiak Beasainen, eta aste honetan zehar, hainbat txokotan ikusi ahal izan dira herritarrak festak prestatzen. Barrakek aste bete baino gehiago daramate dagoeneko Gipuzkoa plazan, eta haurrak ostiraleko irekiera ofiziala ...

Ostiralean hasiko dira Loinatz jaiak Beasainen, eta aste honetan zehar, hainbat txokotan ikusi ahal izan dira herritarrak festak prestatzen. Barrakek aste bete baino gehiago daramate dagoeneko Gipuzkoa plazan, eta haurrak ostiraleko irekiera ofiziala noiz iritsiko zain. Tabernariak ere hozkailuak betetzen ari dira, eta dendetan erakusleihoak ere prestatu dituzte, jaietan oraindik ere ederrago egon daitezen. Atzo arratsaldean, danborradako entseguak ere egin zituzten, eta bihar Koskola txarangarekin batera egingo dute azken beroketa. Larunbatean irtengo dira danbor jotzaileak kaleak soinuz betetzera. Loinatz jaiek irauten duten bitartean GOIERRIKO HITZAk festen jarraipen berezia egingo du. Bihar, jaien iragarpenaren albiste bezeria publikatuko da egunkarian. Ordura arte itxaron ezin duenak, hona hemen La Salle ikastetxeko ikasleek eta herriko elkarteetako kideek egindako entseguetako irudiak: Entseguak Entseguak Entseguak Entseguak Entseguak Entseguak Entseguak Entseguak Entseguak
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa