Alkoholiko Anonimoak elkarteak 76 urte betetzen ditu aurten
Alkoholiko Anonimoak elkarteak 76 urte betetzen ditu aurten, eta urteurrenaren barruan alkoholismoaren inguruko hitzaldia antolatu dute. Eskualdeko Alkoholiko Anonimoak elkarteetako kideek hitzaldi horietan parte hartzera gonbidatu dituzte goierritarra...
Alkoholiko Anonimoak elkarteak 76 urte betetzen ditu aurten, eta urteurrenaren barruan alkoholismoaren inguruko hitzaldia antolatu dute. Eskualdeko Alkoholiko Anonimoak elkarteetako kideek hitzaldi horietan parte hartzera gonbidatu dituzte goierritarrak. Hitzaldia datorren asteazkenean izango da, Donostia Hospitalean, 12:00etan hasita.
Beasaingo elkartetik jakitera eman dutenez, «hitzaldiak irekiak izango dira, eta alkoholismoa eta bere ondorioak ezagutzeko aukera egongo da». Donostia Hospitaleko mediku eta erizainek emango dituzte azalpenak, eta Gipuzkoako Alkoholiko Anonimoak elkarteko kide batek ere bai. Azken honek, alkoholiko batentzat alkoholak zein esanahi dituen azalduko du.
Bilerak herri guztietan
Elkartearen mundu mailako urteurrena aprobetxatuz, bilerak egiten jarraitzen dutela jakinarazi dute Beasaingo elkarteko kideek: «Beasainen, Legazpin, Ordizian, Seguran eta Urretxun bilerak egiten ditugu elkarteko kide garenok, herri bakoitzean egun eta ordu zehatz batzuetan».
Edozein arrazoiengatik bilera horietara joan ezin duenari, eta laguntza behar duela uste duenari zuzenduta, larrialdietarako telefono zenbakiak (943 24 84 74 edo 629 14 18 74) eta helbide elektronikoa (aaarea3@gmail.com) denen eskura daudela ere gogorarazi dute. Interneten elkarteak duen www.alcoholicos-anonimos.org webgunean ere laguntza eta informazioa aurkitu daiteke.