Hilabete osoko ekintzekin ospatuko dute gaztetxearen 9. urteurrena
Urretxuko eta Zumarragako gaztetxe berriak 9. urteurrena ospatuko du ekainean zehar. Hilabete osorako egitaraua prestatu dute. Gaur hasiko dute programa Komuneko Paperean poesia errezitaldiarekin, eta bihar jarraituko dute, hitzaldi-tertulia batekin. Musikazuzenean.com webguneko kideak gaztetxean izango dira, atari hau aurkeztu eta Euskal Herriko musika eszenari buruz eztabaida sustatzeko. Herriko hainbat musikarik hartuko dute parte eztabaidan. Etzi ere zita berezia izango da guatekearekin. Gazte eta ez hain gazteei zuzenduta, hamarkada desberdinetako musika jarriko dute gaztetxean. Nux Vomika talde estatubatuarrak emanaldia eskainiko du igande arratsaldean, aste honetako ekintzak itxiz. Datorren astea Beni Agirreren hitzaldi batekin hasiko dute. Gipuzkoaren jatorriaz hitz egingo du Otamotz.com atariko kolaboratzaile ere badenak. Garapenaren aurkako asteburua izango da hurrengo ekintza. Txikizioa gure inguruan lelopean, hitzaldi bat, mendi irteera bat eta kaleratzen hasiko diren fanzine berri baten aurkezpena gauzatuko dituzte asteburu berean. Zarata Gaua ere egingo dute asteburu honetan, hiru talderen parte hartzearekin. Altxorraren bila jolasa egin eta hurrengo egunean ospatuko dute jaialdi nagusia. Elkartasuna Azaleratuz izena eman diote eta Markel Lopez 9 urteko haurrari laguntzeko dirua bilduko du festak. Lopezek Epidermolisis Bullosa gaixotasuna du, egun sendabiderik ez duena. Egun osoko egitaraua prestatu dute 18rako. Eguerdian bazkari popularra eginez ospatuko dute 9. urteurrena. Arratsaldean pilota txapelketako finala egingo dute eta [...]
Urretxuko eta Zumarragako gaztetxe berriak 9. urteurrena ospatuko du ekainean zehar. Hilabete osorako egitaraua prestatu dute.
Gaur hasiko dute programa Komuneko Paperean poesia errezitaldiarekin, eta bihar jarraituko dute, hitzaldi-tertulia batekin. Musikazuzenean.com webguneko kideak gaztetxean izango dira, atari hau aurkeztu eta Euskal Herriko musika eszenari buruz eztabaida sustatzeko. Herriko hainbat musikarik hartuko dute parte eztabaidan.
Etzi ere zita berezia izango da guatekearekin. Gazte eta ez hain gazteei zuzenduta, hamarkada desberdinetako musika jarriko dute gaztetxean. Nux Vomika talde estatubatuarrak emanaldia eskainiko du igande arratsaldean, aste honetako ekintzak itxiz.
Datorren astea Beni Agirreren hitzaldi batekin hasiko dute. Gipuzkoaren jatorriaz hitz egingo du Otamotz.com atariko kolaboratzaile ere badenak. Garapenaren aurkako asteburua izango da hurrengo ekintza. Txikizioa gure inguruan lelopean, hitzaldi bat, mendi irteera bat eta kaleratzen hasiko diren fanzine berri baten aurkezpena gauzatuko dituzte asteburu berean. Zarata Gaua ere egingo dute asteburu honetan, hiru talderen parte hartzearekin.
Altxorraren bila jolasa egin eta hurrengo egunean ospatuko dute jaialdi nagusia. Elkartasuna Azaleratuz izena eman diote eta Markel Lopez 9 urteko haurrari laguntzeko dirua bilduko du festak. Lopezek Epidermolisis Bullosa gaixotasuna du, egun sendabiderik ez duena. Egun osoko egitaraua prestatu dute 18rako. Eguerdian bazkari popularra eginez ospatuko dute 9. urteurrena. Arratsaldean pilota txapelketako finala egingo dute eta hau amaituta Ehunzango batukadarekin kalejiran ibiliko dira. Gauean azkenik, Zea Mays, Betagarri, Ze Esatek!, Willis Drummond eta Sermonds taldeek kontzertuak eskainiko dituzte. 10 euroan jari dituzte salgai sarrerak, bai gaztetxean eta baita Goierriko beste herri askotan ere. Egunean bertan 12 euroan salduko dituzte.
Ekainaren 19rako haurrentzako txotxongilo emanaldia programatu dute eta 22an, urtemuga eguna, malabareak ikusteko eta Jon Plazaolaren eta Mkrea Clarckeren bakarrizketak entzuteko parada emango dute. 25ean azkenik, Markel Lopezi laguntzeko beste jaialdi bat egingo dute, hau formatu txikiagoan.
Informazio gehiago: kunkkinzona.net













