Igoera du jokoan larunbatean Majorin Biok Zerbitzuak OKE saskibaloi taldeak
Larunbatean agurtuko dute denboraldia Biok Zerbitzuak OKE Ordiziako saskibaloi taldeko mutilek. Zorionez edo tristuraz esango diote agur, maila igoera izango baitute jokoan. 18:00etan hasiko da Majori kiroldegian Errioxako Cenicero taldearen aurkako i...
Larunbatean agurtuko dute denboraldia Biok Zerbitzuak OKE Ordiziako saskibaloi taldeko mutilek. Zorionez edo tristuraz esango diote agur, maila igoera izango baitute jokoan. 18:00etan hasiko da Majori kiroldegian Errioxako Cenicero taldearen aurkako itzuliko partida. Joanekoan nagusi izan ziren ordiziarrak, baina ustekabekorik ez dute nahi, eta lan tekniko-taktikoa baino gehiago alderdi psikologikoa landu dute egunotan.
Zuzendaritzak dei berezia egin die zaleei partida ikustera joateko. Neska-mutikoen artean kirol arropa ere zozkatuko dute atsedenaldian.