Oihal gainean margotzen ikasteko lehen urratsak eman dituzte
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak antolatuta, oihal gainean margotzen ikasteko ikastaroaren lehen eguna izan da gaur. Nekane Munduate artista ataundarra aritu da irakasle lanetan AEKren beasaingo egoitzan, eta euskaltegiko ikasleez gain, Andramendi I...
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak antolatuta, oihal gainean margotzen ikasteko ikastaroaren lehen eguna izan da gaur. Nekane Munduate artista ataundarra aritu da irakasle lanetan AEKren beasaingo egoitzan, eta euskaltegiko ikasleez gain, Andramendi Ikastolako haurrek ere parte hartu dute ikastaroan.
Kirmen Uriberen Kuku poema oinarri hartuta, oihal gainean margotzen ikasi dute gaur ikastaroan. Oihalaren gainean nola margotu erakutsi die lehenengo Munduatek, eta ondoren lehen zirriborroak egiten aritu dira. Datorren ostegunean jarraituko dute ikastaroarekin, eta orduan gaur paperean egindako marrazkiak oihal gainean margotuko dituzte.