Zazpi dantza talde bilduko ditu igandean dantzari txiki egunak Ordizian
Dantzari txiki eguna ospatuko da igandean Ordizian, Jakintza dantza taldeak antolatuta. Zazpi dira elkartuko diren dantza taldeak: Iruñeko Amaiur, Ataungo Otsoak, Lazkaoko Oin-Arin, Zaldibiako Iztueta, Alegiko Sutarri eta Ordiziako bi dantza taldeak,...
Dantzari txiki eguna ospatuko da igandean Ordizian, Jakintza dantza taldeak antolatuta. Zazpi dira elkartuko diren dantza taldeak: Iruñeko Amaiur, Ataungo Otsoak, Lazkaoko Oin-Arin, Zaldibiako Iztueta, Alegiko Sutarri eta Ordiziako bi dantza taldeak, Urdaneta eta Jakintza.
Joxemiel Barandiaran plazan elkartuko dira 11:00etan dantza talde guztiak, eta hamaiketakoa egin ondoren desfilea egingo dute herrian zehar 12:00etan hasita. Ordu laurdeneko hiru geldialdi egingo dituzte: Gudarien etorbidetik Kale Nagusira; Plaza Nagusitik Urdaneta kalera; eta Santa Maria kaletik Barrenara. 13:15 aldera alardea egingo dute. Ikurrin dantza, Agurra, San Petrike, Txulalai, Brokel-dantza, Uztai-txiki, Fandangoa eta Arin-arina eta Kalejira dantzauko dute.
Beti-Alai pilotalekuan bazkalduko dute dantzariek, eta ondoren umeentzako jolasak prestatu dituzte antolatzaileek.