Andoni Berasategik irabazi du Euskadiko Bola Txapelketa Legazpin
Euskadiko Bola Txapelketa jokatu zuten larunbatean Legazpiko Danantzako bolatokian, eta saria, Goierrin bertan gelditu da. Andoni Berasategi gazteak irabazi zuen lehia; lehendik ere hainbat bola proba irabazia da Berasategi, tartean Goierriko eta Gipuz...
Euskadiko Bola Txapelketa jokatu zuten larunbatean Legazpiko Danantzako bolatokian, eta saria, Goierrin bertan gelditu da. Andoni Berasategi gazteak irabazi zuen lehia; lehendik ere hainbat bola proba irabazia da Berasategi, tartean Goierriko eta Gipuzkoako tituluak; baina atzo azaldu zuenez, “hau da orain arte irabazitako saririk handiena”. Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko 46 bolaririk onenek parte hartu zuten atzoko lehian.
Txapela ez ezik, aurreneko hiru postuak ere goierritarrek irabazi zituzten. Berasategi izan zen onena, 70 birla botata. Haren atzetik gelditu ziren Xepeino Agirre (70 birla) eta Antonio Agirre (70 birla) segurarrak. Hasierako berdinketaren ondoren, desenpatea jokatu behar izan zuten hiruren artean, eta azkenean, Idiazabalgo gaztea izan zen nagusi. Emakumezkoetan, Aialako (Araba) Bea Isasik jantzi zuen txapela. German Gereñu legazpiarrak seigarren amaitu zuen.




