Oihutura zaharrekin jarraituz, gaur ere soka dantza egin dute eguerdian Beasaingo Udal ordezkariek. Loinatz jaietan urteroko egitarauan egoten den ekitaldia da, aurten Patxi Plazaola alkateak eta Arantxa Aseginolaza Kultura eta Hezkuntza zinegotziak azkenekoz dantzatu dute soka dantza herritarren aurrean. Biek udalean zituzten postuak utziko dituzte aurten, eta hurrengo astean udal gobernu berria sortu aurretik, herritarren aurrean agurtzeko aukera izan dute. Aseginolazak eskuekin agurtu ditu beasaindarrak dantzaren amaieran. Batzuek dantza nola egiten zuten iksuten zuten bitartean, beste hainbat herritar eta goierritar Gernika pasealekuko pilotalekuan elkartu dira. Bigarren mailako Gipuzkoako Aizkolari Txapelketako kanporaketa jokatu da eguerdian Beasainen, Loinatz jaien barruan, eta hamar aizkolarik parte hartu dute. Horien artean lehiatu dira Jabier Aranbarri eta Xabier Zaldua zumarragarrak, Xabier Dorronsoro zeraindarra, Jose Mari Esnaola zegamarra, eta Jose Ugarteburu ezkio-itsasoarra. Jokin Alkizalete, Iñaki Agirre, Jon Larrañaga, Aratz Mugerza eta Unai Otaño izan dira kanporaketan parte hartu duten beste aizkolariak. Arratsaldean, Legorretan ere jokatuko da txapelketako kanporaketa. Beasaingo kanporaketako sailkapena honela geratu da: 1. Unai Otaño (Ibarra) ………. 08:18 2. Joxe Ugarteburu (Ezkio-Itsaso) ……… 10:10 3. Xabier Zaldua (Zumarraga) ………. 10:25 4. Aratz Mugerza (Mutriku) ………. 10:57 5. Jokin Alkizalete (Asteasu) ……… 11:53 6. Iñaki Agirre (Ibarra) ………. 12:25 7. Joxemari Esnaola (Zegama) ……….. 12:27 8. [...]
Euskadiko Bola Txapelketa jokatu zuten larunbatean Legazpiko Danantzako bolatokian, eta saria, Goierrin bertan gelditu da. Andoni Berasategi gazteak irabazi zuen lehia; lehendik ere hainbat bola proba irabazia da Berasategi, tartean Goierriko eta Gipuz...