Itxiera baten itzal luzea
Zorrotz lantokia itxi egin dute Legazpin. 64 langile kaleratu dituzte, langileek eurek 63 zenbatzen dituzten arren. Falta dena kudeatzaileetariko bat da, «eta hori ez dugu ez langile, ez pertsona bezela ere kontatzen» azaltzen du Andoni Zabaleta langile kaleratuak. Adierazpen hori itxiera gozoa izan ez denaren erakusle da. Enpresa itxi bada ere, 28 langilek enpresa euren gain hartu eta jardunari helduko diote berriro ere, baina honekin batera hainbat betebehar ere bereganatu dituzte, tartean, «pabiloiek zuten zorra». Guztientzako lanik ez, eta gainontzeko 36ak kalean gelditu dira. Otsailean mozio baten bidez eman zuten langileek itxieraren berri, eta ordundik enpresa prozesu konkurtsal batean sartuta egon da. «Enpresaren jabetza duen familia ahalik eta diru gehienarekin gelditzeko modu onena zein zen aztertzen aritu da, guztia luzatzen, eta azkenean nahi zuten guztia lortu dute» gehitzen du Igor Agirreurreta langile kaleratuak. Herritarren artean informazioa zabaldu dute, eta pasa den astean deitu zuten elkarretaratzean babes zabala jaso zuten. «Egoera honetara zergatik iritsi garen azaldu genion jendeari. Jabetza nondik lortu duten ikustea, esaterako, kuriosoa da. Orduan tramiteak egin zituztenek ere onartzen dute egun, orduan beste aspektu batzuei erreparatu zietela, eta ez zirela konturatu atzetik jabeek azpijokoak zerabizkitela» azaltzen du Zabaletak. Honez gain, Donostian ere protestatu dute, han bizi baitira ugazabak. [...]
Enpresa itxi bada ere, 28 langilek enpresa euren gain hartu eta jardunari helduko diote berriro ere, baina honekin batera hainbat betebehar ere bereganatu dituzte, tartean, «pabiloiek zuten zorra». Guztientzako lanik ez, eta gainontzeko 36ak kalean gelditu dira.
Otsailean mozio baten bidez eman zuten langileek itxieraren berri, eta ordundik enpresa prozesu konkurtsal batean sartuta egon da. «Enpresaren jabetza duen familia ahalik eta diru gehienarekin gelditzeko modu onena zein zen aztertzen aritu da, guztia luzatzen, eta azkenean nahi zuten guztia lortu dute» gehitzen du Igor Agirreurreta langile kaleratuak.
Herritarren artean informazioa zabaldu dute, eta pasa den astean deitu zuten elkarretaratzean babes zabala jaso zuten. «Egoera honetara zergatik iritsi garen azaldu genion jendeari. Jabetza nondik lortu duten ikustea, esaterako, kuriosoa da. Orduan tramiteak egin zituztenek ere onartzen dute egun, orduan beste aspektu batzuei erreparatu zietela, eta ez zirela konturatu atzetik jabeek azpijokoak zerabizkitela» azaltzen du Zabaletak.
Honez gain, Donostian ere protestatu dute, han bizi baitira ugazabak. «Donostian, euren atarian informazioa banatzen ari ginela, jendea harrituta gelditzen zen euren bizilagunak zirenak zer egin duten ikusita. Aurpegia aldatzen zaie edota nik ez dut oso ondo ezagutzen esaten dizute». protestekin aurrera jarraituko dutela diote langile kaleratuek. «Legeak egin dutena egitea onartzen die, baina guri, behintzat, egindakoa publikoki salatzea gelditzen zaigu» azaltzen du Zabaletak.
[erreportaia osoa bihar argitaratuko da Goierriko Hitzan]