Legorretan tren geltokia egiteko bidea «arindu» da
Espainiako Kongresuko Sustapen batzordeak Legorretan tren geltoki berria eraikitzeko prozesua eta egutegia «arintzeko» eskaera onetsi zuen aurreko astean. EAJren eskariz, eta PSOEren aurkatasunez, herrigunearen parean geltokia egiteko proiektuaren «...
Espainiako Kongresuko Sustapen batzordeak Legorretan tren geltoki berria eraikitzeko prozesua eta egutegia «arintzeko» eskaera onetsi zuen aurreko astean. EAJren eskariz, eta PSOEren aurkatasunez, herrigunearen parean geltokia egiteko proiektuaren «egutegia eguneratzeko» hilabeteko epea du orain Espainiako Gobernuak. EAJren arabera, uda aurretik lanak emateko moduan izan daitezke.