San Joan bezperako ospakizunen artean, Gaintzako Udalak herri afaria antolatu du etziko, ekainak 23. On-Bide elkartean izango da afaria, 21:00etan. Izena udaletxean eman behar da, gaurko (943 88 95 64). Helduek 7 euro ordaindu behar dute, haurrek bater...
Espainiako Kongresuko Sustapen batzordeak Legorretan tren geltoki berria eraikitzeko prozesua eta egutegia «arintzeko» eskaera onetsi zuen aurreko astean. EAJren eskariz, eta PSOEren aurkatasunez, herrigunearen parean geltokia egiteko proiektuaren «...
Zaldibiako Almitza segalari elkarteak antolatu duen Euskal Herriko III. Bakarkako Sega Ligaxkak eman du berean, herenegun Baliarrainen hirugarren eta azken jardunaldia jokatuta. Abuztuan Eslovenian den Europako Sega Txapelketarako Euskal Herriko ordezk...
10:30 pasatxoan gertatu da istripua eta 13:00ak bitartean itxita egon da GI-631 errepidea, Zumarragan.
Beasaingo jubilatu elkarteak eta udalak antolatuta, jubilatuentzako ibilaldi neurtua egingo dute larunbatean Beasainen. Urbialde plazatik irten eta Arriarango urtegira joan beharko dute parte hartzaileek, handik berriro ere Urbialde plazara jaisteko. ...
Maiatzaren 22an egindako hauteskundeen ondoren, eta azken asteetan hainbat herritarrek egindako galderei erantzunez, EAJ alderdiak Beasainen eman dituen pausoak eta hartu dituen erabakiak eman ditu jakitera goizean udaletxean egin duten agerraldian. Hauteskundeetako emaitzak jakin ondorengo “negoziazio prozesuan”, Bildu koalizioak esandako “gezurrak eta betiko irainak” salatu dituzte jeltzaleek, eta prozesu horretan, zein udalak osatzeko egunean, EAJ-k izan zuen jarrera azaldu dute. Prentsaurrekoaren hasieran, Bilduk ekainaren 9an egindako agerraldian esandakoak ekarri ditu gogora Aitor Aldasorok, eta gaineratu du errealitateak erakutsi duela “Bilduk Eusko Alderdi Jeltzaleari leporatutakoak ez direla egia”. EAJ-k “herrigintza politika eta demokraziaren bidetik egin behar dela esan zuela eta euskal gizarteari bide hori erakutsi zaiola” esan zuenetik urte asko igaro direla ere gaineratu du, eta EAJ ez dela egon eta ez dagoela “demokrazia irentsi ezinik”. Horregatik guztiagatik, Beasaingo Udalean gobernua eskuratu dutenei eta ezker abertzaleari, “gezurra erabiltzeari eta urteetan erein duten giro nahasteari utzi diezaiotela” eskatu diete jeltzaileek. Demokrazian dena ez da libre EAJren arrazoia eta egitekoa, “Euskadi baketsu eta libre baten alde” egitea dela azpimarratu du Aldasorok, “Euskadi euskaldunon aberria” delako, herri bat delako eta herri eskubideak dituztela defendatzen dutelako. Horregatik, demokrazian dena ez dela libre esan du, eta hitza ez dagoela “irantzeko eta gezurra zabaltzeko” erabiltzerik, horrek “prezio” [...]
Ordiziako mendizaleek, urteroko irteera egingo dute larunbatean, Ordiziatik Oriora. Tradizio handiko irteera da eta aurten, 51. aldia dute. Goizeko bostetan aterako dira arboledatik; Bidania, Zelatun eta Iturriotz pasata iritsiko dira Oriora.
Ordiziako Beti Argi musika bandak Korpus eguna ospatuko du igandean, urteroko ohitura jarraituz. Goizetik kalera aterako dira; 10:00etan, diana joko dute eta herriko kaleetan barrena ibiliko dira. 13:00etan berriz, prozesioaren ondoren, kontzertua eman...
Bihartik aurrera jasoko duzue ale berria zuen etxeetan; begiratu bat eman nahi izanez gero, sarean duzuen jada interneteko bertsioa.
Zaldibian herriko festa nagusiak urrian diren arren —Santa Fe jaiak— udalaren Kultura Batzordea antolakuntzan hastera doa. Lehenbiziko bilera gaur egingo dute, 19:00etan, Karreane kultur etxean, herritar guztiei irekia. Musika taldeak aukeratu eta ...