400ndik gora dantzari batu ziren igandean Urretxun
416 dantzari batu ziren pasa den igandean, ekainak 19, Urretxuko Dantzari Txiki egunean. Hamar dantza talde elkartu ziren eguzkipean: Aurtzaka dantza taldea (Beasain), Altsasuko dantzariak (Altsasu), Ereintza (Orereta), Etorkizuna (Etxarri), Gure Txeru (Getaria), Korosti (Legazpi), Kriskitin (Durango), Tantirumaru (Lesaka), Lurra eta Irrintzi. Argazkiak Gotzon Aranbururenak dira.