Andraitz saskibaloi taldearen 25. urteurrena
Legazpiko Andraitz saskibaloi taldeak 25. urtemuga ospatu du, eta larunbatean, 120 lagun bildu ziren Bikuña kiroldegian. Ospakizunak hasteko, hainbat partida jokatu zituzten. Tximista taldeko haurrek irabazi zuten saskibaloi txapelketa. Jaurtiketa li...
Legazpiko Andraitz saskibaloi taldeak 25. urtemuga ospatu du, eta larunbatean, 120 lagun bildu ziren Bikuña kiroldegian. Ospakizunak hasteko, hainbat partida jokatu zituzten.
Tximista taldeko haurrek irabazi zuten saskibaloi txapelketa. Jaurtiketa libreetan ere aritu ziren, eta irabazlea Iñaki Urzelai izan zen. Hiruko saskiratzeen lehiaketan, berriz, Jokin Uribeetxeberria izan zen garaile.
Aitxuri tabernan egin zuten taldeko bazkaria, eta Andraitzeko kide Francisco Javier Iraetaren arabera, «oso giro ona sortu zen, musika, dantza eta karaokea izan genituen». Orain, uztailaren 2an egingo duten irteera prestatzen ari dira.
Andraitz mendira joango dira saskibaloi taldekoak; goizeko zortziretan aterako dira Legazpitik, eta Andraitz taldeko elastikoa eramango dute, gailurrean argazkia ateratzeko. m. luki / Andraitz