Herria txukun mantentzeko kanpaina hasi dute Legazpin, lehiaketa forman
Atzo kanpaina berri bat abiarazi zuten Legazpin. Baietz Txukun mantendu. Legazpi garbiagoa zuri esker lelopean, herritarrak herria garbi mantentzearen garrantziaz kontzientziatzen saiatuko dira. Zakarrontziak gehiago erabiltzea eta birziklatze edukiontziak era egokian erabiltzea sustatuko dute. Horretarako bi ingurumen hezitzaile egongo dira. Parkeetako erabiltzaileen inplikazioa eskatuko dute hauek, haiekin hitz eginez, eta sentsibilizazioan eraginez. Hauez gain, tabernarien eta dendarien lagunza ere eskatuko dute kanpainan zehar. Horretarako, bi ingurumen hezitzaileak dendetatik eta tabernetatik pasako dira. Kaleko jendearekin ere hitz egingo dute, jarrera «egokiak» lantzeko eta herritarrek gai honen inguruan dituzten proposamenak jasotzeko. Herriko hiru guneren arteko lehiaketa moduan planteatu dute kanpaina: Euskal Herria plazan, Laubiden eta Latxartegin. Epekako programa Euskal Herria plazan herenegun hasi ziren lanean hezitzaileak. Bihar arte egongo dira hemen, dendariekin eta tabernariekin hitz egiteko. Kanpainaren leloa duen karteltxo bat ere banatuko diete, ahal eta nahi badute erakusleihoan jar dezaten, mezuaren zabalkundean lagunduz. Ekainaren 27tik uztailaren 3ra, berriz, plazan dagoen jendearekin hitz egingo dute hezitzaileek. Laubide kalean eta parkean uztailaren 4tik 8ra tabernariekin eta dendariekin hitz egingo dute eta uztailaren 11tik 17ra, aldiz, herritarrekin. Latxartegin azkenik, tabernariekin eta dendariekin irailaren 5etik 9ra hitz egingo dute. Hil bereko 12tik 18ra parkeko jendearekin hitz egingo dute. Hezitzaileak egun batzuetan goizez joango dira, eta [...]
Atzo kanpaina berri bat abiarazi zuten Legazpin. Baietz Txukun mantendu. Legazpi garbiagoa zuri esker lelopean, herritarrak herria garbi mantentzearen garrantziaz kontzientziatzen saiatuko dira.
Zakarrontziak gehiago erabiltzea eta birziklatze edukiontziak era egokian erabiltzea sustatuko dute. Horretarako bi ingurumen hezitzaile egongo dira. Parkeetako erabiltzaileen inplikazioa eskatuko dute hauek, haiekin hitz eginez, eta sentsibilizazioan eraginez. Hauez gain, tabernarien eta dendarien lagunza ere eskatuko dute kanpainan zehar. Horretarako, bi ingurumen hezitzaileak dendetatik eta tabernetatik pasako dira.
Kaleko jendearekin ere hitz egingo dute, jarrera «egokiak» lantzeko eta herritarrek gai honen inguruan dituzten proposamenak jasotzeko.
Herriko hiru guneren arteko lehiaketa moduan planteatu dute kanpaina: Euskal Herria plazan, Laubiden eta Latxartegin.
Epekako programa
Euskal Herria plazan herenegun hasi ziren lanean hezitzaileak. Bihar arte egongo dira hemen, dendariekin eta tabernariekin hitz egiteko. Kanpainaren leloa duen karteltxo bat ere banatuko diete, ahal eta nahi badute erakusleihoan jar dezaten, mezuaren zabalkundean lagunduz. Ekainaren 27tik uztailaren 3ra, berriz, plazan dagoen jendearekin hitz egingo dute hezitzaileek. Laubide kalean eta parkean uztailaren 4tik 8ra tabernariekin eta dendariekin hitz egingo dute eta uztailaren 11tik 17ra, aldiz, herritarrekin.
Latxartegin azkenik, tabernariekin eta dendariekin irailaren 5etik 9ra hitz egingo dute. Hil bereko 12tik 18ra parkeko jendearekin hitz egingo dute. Hezitzaileak egun batzuetan goizez joango dira, eta besteetan arratsaldez. Hala, parkean biltzen diren kolektibo desberdinak harrapatu nahi dituzte. Gune hauetan panel informatiboak ere jarriko dituzte kanpainaren berri emateko.
Udal brigadaren Ekoscan ziurtagiriaren lehiaketaren barruan abiarazi dute kanpaina. Ziurtagiriaren hurrengo maila eskuratu nahi badute, herri garbiketan hobekuntza lortu behar dute.
Gune garbiena zein den udal langileek baloratuko dute irailean. Azkenik, udalak lorpenaren bereizgarri bat jarriko du irabazi duen gunean.