San Joan bezperan loreak bedeinkatuz eta sua piztuz hasiko dira Olaberriko jaiak
Uda atzo hasi bazen, ongietorria bihar egingo diote olaberritarrek, herriko jai nagusiak, sanjoanak, ospatuz. Lau eguneko egitaraua prestatu du Udaleko Kultura Batzordeak. Bihar iluntzean San Joan bezperako ohiturazko tradizioekin hasi, eta igandean kirol kutsuarekin bukatu arte. Udaletxeko balkoitik txupina bota ondoren, urteko gau magikoena prestatzekoak izango dira lehen ekitaldiak, bihar: loreak bedeinkatu, tantaia zutitu eta sua piztu, dantzariekin eta txalapartariekin. Afari mokadua plazan bertan egiteko modua izango da, Lumagorri markako oilaskoa erreta, Gernikako piperrak eta sagardoa zotzetik emango baitute. Jaiak lau egunean badira, beste horrenbeste janari edo edari dastatze izango dira: bihar oilasko, piper eta sagardo; San Joan eguerdian udalak jarritako hamaiketakoa, eta iluntzean arkume txuletatxoak parrillan; eta larunbatean taloak eta sagardoa. Haurren eguna larunbata da. Gipuzkoako Itzulia, zapatuan Olaberriko Arkupe elkarteak urtero antolatu ohi duen Gipuzkoako Itzuliko etapak ere ez du hutsik egingo jaietan. Juniorren itzuliko lehen etapa jokatuko da Olaberrian hasi eta buka, 75 kilometroan. Lierni bi aldiz, Olaberria —bitan, azken igoera Ojarbi aldetik— eta Gabiria igoko dituzte. Gipuzkoako Itzuliko aitzinetapa (2,5 km) etzi da, Aian; igandean Andoainen (85,2 km) eta astelehenean Zarautzen (92,5 km) dira bigarren eta azkeneko etapak. EGITARAUA Osteguna, ekainak 23 18:50. Txupinazoa. 19:00. Lore bedeinkapena. 19:30. San Joan arbola zutitu. 20:30. Oilasko erre, piper [...]
- 18:50. Txupinazoa.
- 19:00. Lore bedeinkapena.
- 19:30. San Joan arbola zutitu.
- 20:30. Oilasko erre, piper eta sagardo dastaketa.
- 22:30. San Joan sua, dantzari eta txalapartariekin.
- Ondoren. Real Azteca mariatxi taldearen emanaldia.
- 11:00. Meza, Izan Izar haur abesbatzarekin.
- 12:00. Haurren jolas parkea.
- 12:30. Hamaiketakoa.
- 15:30. Haurren jolas parkea.
- 20:30. Arkume txuletatxoen parrillakada.
- 23:00. Su festa: Pirotecnia Zaragozana. Gero, dantzaldia.
- 10:00. Txirrindulari proba: Gipuzkoako Itzuliko 1. etapa, juniorrentzat. Bukaera 11:30 aldera.
- 13:00. Haurren bazkaria.
- 15:00. Eskulanak eta jolasak.
- 17:30. ‘Txurrimurri eta Morritoston’ ikuskizuna, umeentzat, Zurrumurruka taldearekin.
- 18:00. Arkupe pala txapelketa, gomazko pilotekin.
- 19:00. Herriko plater tiraketa.
- 19:30. Talo eta sagardo dastaketa, musikarekin.
- 10:00. Bola txapelketa. Izen-ematea: 10:00-11:30.
- 11:00. San Joan pilota txapelketaren finalak.
- 12:00. Meza, Okongo Ama eta Zeba abesbatzekin.
- 13:00. Bertso saioa.