Alamartxo festa ospatuko dute gaur Zaldibian, San Joan bezperan
Zaldibian bizirik iraun duen Alamartxo ohitura gaur arratsean gorpuztuko dute, ohitura den bezala San Joan bezperako suarekin hornituta. Arratsaldean 18:30ean hasiko da egitaraua, eta gauera arte jarraituko du festa giroak Zaldibiako plazan. Herriko txistulariak kalean barrena ibiliko dira aurrena, kalejirarekin festarako deia zabaltzen. 19:00etan Xapre eta Furrielaren txanda izango da; herriko trikiti-pandero jotzaile bikoa ere kalerik kale ibiliko da. Alamartxoko ohiturari eutsiz, ardo eta sagardo barrika bana irekiko dituzte, 19:30ean, plazan. Tragoxka batzuk hartu ondoren, 21:00etan herri afaria izango da. Alamartxo festa bera 22:30ean hasiko da. Iztueta dantza taldeko haurrek eta gaztetxoek saioa egingo dute. Ondoren San Joan sua piztuko dute, ikuskizunean parte hartzen duten partaideek eurek. Beste inork ez diezaiola su eman eskatu dute antolatzaileek. Eskolan ikasturte bukaera Garaiari dagokion bezala, Lardizabal herri eskolak ere bukatu du ikasturtea. Oporretara alde egin aurretik, kurtso amaierako festatxoa egingo dute gaur, goizean hasi eta eguartera. 10:00etatik aurrera jolasean aritzeko hamaika jarduera ipiniko dizkiete eskola-umeei, ikastetxean bertan. Bazkalondoan, 14:30ean, ikuskizuna izango da Resti pilotalekuan. Gelaka banatuta, ikasle talde bakoitzak prestatu duen ikuskaria eskainiko du, guraso, aitona-amona eta gainontzeko herritarrentzat. Haurrentzat ezezik, Zaldibiako adinekoentzat ere antolatu dute irteera bat, ekainaren 29rako, datorren asteazkena. Ibilaldia eginez Larraitzera joango dira, goizean abiatuta, egun pasa. Beti Gazte [...]
Zaldibian bizirik iraun duen Alamartxo ohitura gaur arratsean gorpuztuko dute, ohitura den bezala San Joan bezperako suarekin hornituta. Arratsaldean 18:30ean hasiko da egitaraua, eta gauera arte jarraituko du festa giroak Zaldibiako plazan.
Herriko txistulariak kalean barrena ibiliko dira aurrena, kalejirarekin festarako deia zabaltzen. 19:00etan Xapre eta Furrielaren txanda izango da; herriko trikiti-pandero jotzaile bikoa ere kalerik kale ibiliko da.
Alamartxoko ohiturari eutsiz, ardo eta sagardo barrika bana irekiko dituzte, 19:30ean, plazan. Tragoxka batzuk hartu ondoren, 21:00etan herri afaria izango da.
Alamartxo festa bera 22:30ean hasiko da. Iztueta dantza taldeko haurrek eta gaztetxoek saioa egingo dute. Ondoren San Joan sua piztuko dute, ikuskizunean parte hartzen duten partaideek eurek. Beste inork ez diezaiola su eman eskatu dute antolatzaileek.
Eskolan ikasturte bukaera
Garaiari dagokion bezala, Lardizabal herri eskolak ere bukatu du ikasturtea. Oporretara alde egin aurretik, kurtso amaierako festatxoa egingo dute gaur, goizean hasi eta eguartera. 10:00etatik aurrera jolasean aritzeko hamaika jarduera ipiniko dizkiete eskola-umeei, ikastetxean bertan.
Bazkalondoan, 14:30ean, ikuskizuna izango da Resti pilotalekuan. Gelaka banatuta, ikasle talde bakoitzak prestatu duen ikuskaria eskainiko du, guraso, aitona-amona eta gainontzeko herritarrentzat.
Haurrentzat ezezik, Zaldibiako adinekoentzat ere antolatu dute irteera bat, ekainaren 29rako, datorren asteazkena. Ibilaldia eginez Larraitzera joango dira, goizean abiatuta, egun pasa. Beti Gazte erretiratu elkarteak antolatu du txangoa.