Ekain Mendizabal preso politiko ordiziarrak gose greba hasi du

Ekain Mendizabal  preso politiko ordiziarra gose greban dago ekainaren 20tik. Frantziar  estatuan zegokion sei urteko kondena ekainaren 30ean beteko du, eta Frantziatik  kanporatzean, Espainiako Polizia Nazionalaren esku  gera daiteke. Hori  salat...

Ekain Mendizabal  preso politiko ordiziarra gose greban dago ekainaren 20tik. Frantziar  estatuan zegokion sei urteko kondena ekainaren 30ean beteko du, eta Frantziatik  kanporatzean, Espainiako Polizia Nazionalaren esku  gera daiteke. Hori  salatzeko dago gose greban  Mendizabal.

Ordiziako Anmistiaren Aldeko Mugimenduak,  Espainiako Polizia  Nazionalaren esku  geratuz gero Mendizabalek  «izan ditzakeen ondorien» beldur da.
Anmistiaren Aldeko Mugimenduak Mendizabalen familia jasaten ari den «ezjakintasun egoera»  ere salatu nahi izan du.

Horregatik Anmistiaren Aldeko Mugimenduak  hileko azken ostiraleko konzentrazioan parte hartzeko deia egin die ordiziarrei. Konzentrazioa gaur, arratsaldeko  20:00etan egingo dute Ordizako Plaza Nagusian, Entregarik ez! Euskal preso politikoak Euskal Herrira lemapean.

Ekain Mendizabal 2006ko azaroaren 29an atxilotu zuten, Zigor Garro eta Marina  Bernardo ustezko ETAkideekin batera, Frantziako Quezac herrian. Hirurei.  ETAko kide izatea egotzi zien Frantziako justiziak. Epaiketa, urte hartako maiatzen 3 eta 4an egin zuten, Parisen.

Mendizabal, 1998ko urtarrilaren 27an atxilotu zuten lehen aldiz eta otsailaren 2an kartzelaratu zuten. Urte bereko ekainaren 16an lortu zuen baldintzapeko askatasuna.

2006ko azaroan  atxilotu zutenetik, Fresneseko (Frantzia) kartzelan egon da, Ordiziatik  846 kilometrora.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa