Ekainaren 30ean itxiko dute marrazketa eta pintura ikastaroan izena emateko epea
Datorren ikasturtean Arkatza elkarteak kultur etxean eskainiko duen marrazketa eta pintura ikastaroan izena emateko epea ekainaren 30ean itxiko da. Matrikulazio epea zabaldu egin dute eta aurten ere 6 urtekoentzat gela berezi bat antolatu nahi dute. Ma...
Datorren ikasturtean Arkatza elkarteak kultur etxean eskainiko duen marrazketa eta pintura ikastaroan izena emateko epea ekainaren 30ean itxiko da. Matrikulazio epea zabaldu egin dute eta aurten ere 6 urtekoentzat gela berezi bat antolatu nahi dute. Matrikula egiteko matrikulazio orria bete eta kultur etxeko kultura zerbitzuan entregatu behar da. Kultur etxean bertan jaso daitezke matrikula orriak.
Datorren ikasturtean ikastaroa iraileko lehen astean hasiko dute eta ekainera arte luzatuko da. Haurren eta gaztetxoen kasuan matrikula 6 eurokoa izango da eta hileroko kuota 22 eurokoa. Helduen kasuan, berriz, matrikula 12 eurokoa izango da eta hileroko kuota 28koa. Ordainketak matrikula orrian zehazturiko kontu korronte bidez egingo dira.













