
Itsasondoko Udalak, irakurtzeko zaletasuna indartzeko abiarazi duen Eutsi liburu bat kanpainaren bitartez, liburuak doan emango ditu. Herriko udaletxean, tabernan, mediku-etxean edo dendetan jaso dezakete itsasondoarrek liburua. Behin irakurritakoan li...

Legorretako Korpus eguneko festan jokatu zen 33. Herri Krosa Jusef Kaanachek irabazi zuen, larunbatean. Probaren denbora-errekorra ondu du, gainera, bero egin arren. 23:29 minutuan osatu zuen Kaanachek 7,5 kilometroko hiri zirkuitua, orain arteko hogei...

Datorren ikasturtean Arkatza elkarteak kultur etxean eskainiko duen marrazketa eta pintura ikastaroan izena emateko epea ekainaren 30ean itxiko da. Matrikulazio epea zabaldu egin dute eta aurten ere 6 urtekoentzat gela berezi bat antolatu nahi dute. Ma...


Bukatu berri den ikasturtean euskara ikasten edo hobetzen aritu diren herritarrek uztailaren 15 arteko epea dute Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuan diru-laguntza eskaera egiteko. Horretarako hainbat baldintza bete behar dituzte eskatzaileek. Euskara ...


Atzo hasi zituzten eraiste lanak amaitu dira jada; hutsik geratu den lekuan 209 etxebizitza berri egitea dago aurreikusita.

Ordutegi berriarekin jarraitzen dute, urtarriletik hona 17:15 eta 20:15 bitartean egiten dira, betiko lekuan, Zelai Ariztin.

Goierriko Euskal Eskola kultur elkarteak izendatu ditu errifako sariak jasoko dituzten bi zenbakiak. Lehen saria 1115 zenbakiaren jabearentzat da, bigarrena 1828rentzat. Erreserban utzi dituzte 2746 eta 0062. Uztailaren 8a baino lehen kasu egin behar d...

Itsasondoko Guraso Elkarteak hiru urtetik 12ra arteko haurrentzat prestatu duen Itsasondoko udalekua astelehenean, uztailak 4, hasiko da, hilaren 22ra arte. Goizero jolasak, eskulanak, kirola edo irteerak egingo dituzte, 10:00etatik 13:00etara. Begiral...

Gipuzkoako Azkartasuneko Sega Txapelketa nagusitasun osoz irabazi du Arrate Garin legorretarrak. Igandean, Zizurkilen, zortzi segalari aritu ziren emakumezkoen arloan, eta Alazne Etxaburua bigarrenari ia minutuko aldea atera zion Garinek (3:33 denera),...

Lau eguneko festak, urteko jai nagusiak, herenegun bukatu zituzten Olaberrian. Kirol arloari eskainitako eguna izan zen igandekoa, aurreko bi jardunaldietako oturuntzen ondotik. San Joan egunean, ostiralean, herritar asko elkartu zen eguerdiko ekitaldietan. Meza entzun ondoren, pilotalekuan hamaiketako oparoa zegoen denentzat, Udalak eskainia eta Zezilione ostatuak jarria. Mahaika banatuta ehundik gora olaberritar bildu ziren. Aurtengo jaietako izarra gastronomia izan da. Hamaiketakoa ez ezik, iluntzean arkume txuletatxoak erreta saldu zituzten plaza inguruan. Asteburuaren ataria izaki, afari mokadua bertan egin zuten askok. Baita larunbatean ere, sagardo eta talo dastaketen aitzakian. Asier Gandarias irabazle Olaberriko sanjoanetan ohitura den Gipuzkoako txirrindulari itzuliko etapa Asier Gandarias lazkaotarrak (Caja Rural) irabazi zuen, larunbatean. Bezperan hasi zen juniorren itzulia Aian (Gipuzkoa), eta Pello Olaberria mutiloarrak erlojupekoa irabazita jantzi zuen elastiko horia Mikel Aristi bergararraren soinera igaro zen, Gandariasengandik 7 segundora bigarren iritsi baitzen helmugan. Igandean Andoainen berretsi zuen Aristik lidertza, irabazita. Caja Rural talde goierritarrak daukan kemena erakutsi zuen Goierriko errepideetan. Etapa irabazteaz gain, taldekako sailkapenean lidertza hartu du. Mendiko sariketan, bestetik, Iker Azkarate lazkaotarra dago buru. Eguneko ihesaldi aipagarrietan mutilen bat uneoro izan zuen ihesaldietan aurrean. Ojarbi aldeko azken igoerak pasatu zen benetako galbahea. Itzuliko indartsuenak banaka-banaka iritsi ziren Olaberrira, segundoetako tartearekin. Atzo iluntzean bukatu zen Itzulia, [...]

Ordiziako Jakintza dantza taldeak jakinarazi du bihar egingo dutela Santa Ana jaietako haurren aurreskurako lehen entsegua. Jakintza ikastolaren Villa Eugenia eraikinean izango da, 19:00etan. Bihar esan diete parte hartuko duten dantzari gazteei noiz egingo dituzten hurrengo entseguak.

Artiz auzo zaharreko azkeneko eraikina da atzo botatzen hasi zirena; libre geldituko den eremuan etxebizitza berriak egingo dituzte, 209 guztira, horietatik...

Igande goizean egin zen proba, bero zakarrak baldintzatuta; Urola Asirauto Plazaola taldeko kideak izan ziren bertan, eta guztiek lortu zuten proba...

Eraldatzenek eta Irrintzik elkarlanean antolatu dute aurten lehen aldiz jaialdia; igandean izango da Santa Isabel jaien egitarauaren barruan.

