Euskara ikasleek uztailaren 15erako egin behar dituzte diru-laguntza eskaerak
Bukatu berri den ikasturtean euskara ikasten edo hobetzen aritu diren herritarrek uztailaren 15 arteko epea dute Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuan diru-laguntza eskaera egiteko. Horretarako hainbat baldintza bete behar dituzte eskatzaileek. Euskara ...
Bukatu berri den ikasturtean euskara ikasten edo hobetzen aritu diren herritarrek uztailaren 15 arteko epea dute Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuan diru-laguntza eskaera egiteko. Horretarako hainbat baldintza bete behar dituzte eskatzaileek. Euskara zerbitzua euskararen erabilera normalizatzeko tresna publikoa da, eta bere egiteko nagusia “ordiziarren euskalduntzea sustatzea” da, eta aspaldiko urteetan finkatuak ditu euskara ikasteko diru-laguntzak emateko arauak.
Oinarri horien arabera, diru-laguntza eskatzaileek honako baldintza bete behar dituzte: 16 urtetik gorakoa izatea, eta diruz laguntzea eskatzen den ikastaroa bukatzen den datarako Ordizian erroldatuta egotea; egoitza soziala Ordizian duen, eta Lanean planean dagoen enpresa batean lan egitea; Dendaz denda hitzarmeneko euskara planean dagoen merkataritza-establezimendu batean lan egitea; udalarekin euskara sustatzeko hitzarmena sinatu duen kirola talde bateko begiralea edo entrenatzailea izatea.
Gehienez 400 eurokoa
Norberaren lan baldintzak eta baldintza ekonomikoak kontuan hartuta banatuko dituzte laguntzak. Beka eskaria egiteko, etxeko bizikide kopuruari eta azken urteetako errenta aitorpenari begiratuko diete. Baldintza horiek betetzen dituztenei, matrikularen %80 itzuliko diete; langabetu eta ikasleei %75; eta lanean ari direnei matrilularen %30.
Lanean eta Dendaz denda planean daudenei, eta kirol taldeetako entrenatzaileei, berriz, matrikularen %75 itzuliko diete. Eskatzaile bakoitzak 400 euroko laguntza jasoko du gehienez.













