Gay, lesbiana eta transexualen nazioarteko eguna
Gaur, ekainak 28, gayen, lesbianen eta transexualen nazioarteko eguna da. Egun honekin bat eginez, Urretxuko Udalak Hiruki Arrosa jarri du udaletxeko balkoian. Hiruki Arrosa naziek erabili ohi zuten kontzentrazio eremuetan, homosexualak bereizteko. Gaur egun, «sarraski hura gogoratzeko eta oraindik bete gabe dauden gay, lesbiana eta transexualen eskubideak aldarrikatzeko» erabiltzen da ikur hau













