
Lizarriturri iturriaren 75. urtemuga ospatu zuten pasa den igandean Urretxun. Irimoko tontorrera igo, eta beherakoan egin zuten ekitaldia, berritutako iturrian. Ehundik gora lagun batu ziren. Jose Luis Garmendiak bi argazki jarri zituen bertan, iturria lehen eta orain erakusten zutenak. Gorka Azkaratek, berriz, bertsoa bota zion omendutako txorrotari. Aurreskua ere berezia izan zen, iturria jarri zutenetako Felipe Areizaga bertan baitzegoen. Azkenik, iturriaren izena duen txistulari taldearen atzetik erromerian jaitsi ziren bertaratuak Santa Barbarara. Gotzon Aranburu