Jusef Kaanachek irabazi du Legorretako 33. Korpus Krosa
Legorretako Korpus eguneko festan jokatu zen 33. Herri Krosa Jusef Kaanachek irabazi zuen, larunbatean. Probaren denbora-errekorra ondu du, gainera, bero egin arren. 23:29 minutuan osatu zuen Kaanachek 7,5 kilometroko hiri zirkuitua, orain arteko hogei...
Legorretako Korpus eguneko festan jokatu zen 33. Herri Krosa Jusef Kaanachek irabazi zuen, larunbatean. Probaren denbora-errekorra ondu du, gainera, bero egin arren. 23:29 minutuan osatu zuen Kaanachek 7,5 kilometroko hiri zirkuitua, orain arteko hogeita hamahiru edizioetan azkarren.
Legazpiarrek hartu zituzten podiumeko beste bi lekuak. Ruben Lanz geratu zen txapeldunorde, sei segundo gehiagorekin. Lasterketa buruan Kaanache eta Lanz izan ziren menderatzaile. Hirugarren Cipri Burciok egin du, 2009an garaile izan zenak.
Ohi bezala partaidetza jendetsua izan du Legorretako Herri Krosak, iaz baino korrikalari gutxiago baldin baziren ere. 148 partaidek egin zuten helduen proba, 2,5 kilometroko zirkuituari hiru bira emateko.
Emakumezkoen arloan Naiara Casik irabazi du, 32:20ko denborarekin. Agurtzaine Garmendia (39:01) eta Arantxa Beain (39:25) sailkatu ziren ohorezko postuetan. Herritarren artean, gizonezkoetan lehena Aitor Santos izan da (27:50), eta emakumeetan Edi Zapata (40:55). Bilkoin elkarte antolatzaileko lehena, Patxi Ibañez.













