Udalekua astelehenean hasiko da Itsasondon
Itsasondoko Guraso Elkarteak hiru urtetik 12ra arteko haurrentzat prestatu duen Itsasondoko udalekua astelehenean, uztailak 4, hasiko da, hilaren 22ra arte. Goizero jolasak, eskulanak, kirola edo irteerak egingo dituzte, 10:00etatik 13:00etara. Begiral...
Itsasondoko Guraso Elkarteak hiru urtetik 12ra arteko haurrentzat prestatu duen Itsasondoko udalekua astelehenean, uztailak 4, hasiko da, hilaren 22ra arte. Goizero jolasak, eskulanak, kirola edo irteerak egingo dituzte, 10:00etatik 13:00etara. Begirale izateko lan eskaintza ere egin dute; titulua behar da, eta euskalduna. Curriculuma etziko, ekainak 30, bidali behar da (ainara@itsasondo.net, edo Manuri deitu 653 73 53 97ra). Bestetik, gaztelekua itxi dute, ikasturte «oparoaren» ondoren. Festen ondoren, irailean, irekiko dute berriro.













